Vidas unidas al pastoreo

  • Vidas unidas al pastoreo
    Tralhaires, per delá blu de las montanhas egitasmorako argazki zaharrak erabili dituzte. Irudian, Biarnoko (Okzitania) artzain batzuk, lanean. FELIX ARNAUDIN
Berria

  • Fecha3 de Mayo
  • Temática Artes escénicas, Música, Audiovisual, Patrimonio, Otros

Lo Nau, Ortzadar eta Soinuenea taldeek artzainen inguruko proiektu bat aurkeztuko dute asteburuan, Faltzesen. Ikuskizun batek eta dokumental batek osatzen dute egitasmoa
 
Bakardadea, paisaia, animaliak, bidea, soinuak, usainak, sentimenduak... Elementu horiek guztiek, eta beste askok, osatzen dute artzaintzaren unibertsoa, Lo Nau, Ortzadar eta Soinuenea elkarteen ikuspegitik. Bizimodu bat da; tradizioa; historia. Artzaintza gertutik bizi izan ez dutenentzat, ordea, guztiz ezezaguna izan daiteke hori dena. Horregatik, mendeetako lanbide horren inguruko jakintza zabaltzeko, hiru elkarteek Tralhaires per delá lo blu de las montanhas (Aztarnaria, mendi urdinetatik harago) izeneko egitasmoa sortu dute. Ikuskizun batek eta ikus-entzunezko pieza batek osatzen dute proiektua, eta asteburuan aurkeztuko dute, Faltzesen (Nafarroa).

Hiru elkarteen arteko hartu-emana Akitania Berria-EAE-Nafarroa euroeskualdearen bultzadaz sortu zen, kultura eta ondarea partekatzeko helburuarekin. Testuinguru horretan, hainbat ekintza sortu dituzte, eta Tralhaires per delá lo blu de las montanhas proiektua izan da horien emaitza.

Egitasmoak hainbat zati ditu, baina espektakulua da horietan «ikusgarriena», Mikel Petrirena Iruñeko Ortzadar dantza taldeko kideak adierazi duenez. «Gaskoiniako Lo Nau taldeak egituratua zuen espektakulua aldez aurretik, Joan Frances Tisnek zuzendutakoa, eta hiru taldeok egituraren gainean osatuz joan gara».

Ikuskizunari forma emateko, Ortzadar taldeko kideek ikerketa txiki bat egin dute, bilatzeko Euskal Herriko dantza tradizionalen artean zeintzuk duten loturaren bat artzaintzarekin. Petrirenak azaldu duenez, Nafarroako Erriberako makil dantzek dute harremanik handiena. Dantza horiek moldatu eta ikuskizunean txertatu dituzte. «Baina ez herrietan dantzatzen diren moduan, baizik eta egokituta», zehaztu du.

Bidearen kontzeptuak toki nabarmena du ikuskizunean, Trailhares hitzak «bidea egiten duena» esan nahi baitu, gaskoiz. «Eta hori transhumantziarekin lotu dugu ikuskizunean», azaldu du Petrirenak. Hartzaileari sentsazioak sorraraztea dute helburu lanarekin; hura artzainen bizimodura gerturatzea. Halere, Ortzadar taldeko kideak argi utzi duenez, ez da ohiko ikuskizun bat; ez da deskribatzailea, baizik eta «inpresionista»: «Areto osoan gertatzen dira gauzak, eta sistema oso batek inguratzen ditu ikus-entzuleak».

Leer información completa en el sitio web de la fuente