Hallan un yacimiento de hace 5000 aņos en Punta Begoņa

  • Hallan un yacimiento de hace 5000 aņos en Punta Begoņa
    ĢEzusteanģ aurkitu dute aztarnategia Punta Begoņan. (EHU)
Naiz

  • Fecha11 de Abril
  • Temática Patrimonio, Otros

Historiaurreko aztarnategi bat aurkitu dute «ezustean» Punta Begoñan (Getxo) eta, karbono-14 probek aurreratu dutenez, duela 5.000 urtekoa da

Punta Begoñan egindako kanpaina arkeologikoak «ezusteko aurkikuntza bat» ekarri du, historiaurreko aztarnategi baten arrastoak azaldu baitira. «Horrelako ezaugarriak dituen aurkikuntza baten aurrean zuhurtzia izan behar da, eta ikerketa lanak zorroztasunez egin behar dira. Bada, horrek laborategiko lan intentsua eskatu du, aurtengo ekainera arte iraungo duena, hain zuzen, indusketak berrabiarazten direnera arte», azaldu du Maria Peraita zaharberrikuntzan eta ondare kudeaketan espezializatutako arkitektoak.

Maria Peraita Ondare Eraikiaren Ikerketa Taldeko (OEIT) eta Kultur Paisaiak eta Ondarearen Unesco Katedrako kidea da, biak ala biak Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) erakundeak, Getxoko Udalak eta EHUk jakinarazi dutenez.

Aurkitutako aztarnekin orain arte egindako ikerketen artean, karbono-14 eta termolumineszentzia analisiek Neolitoaren azken etaparen eta Kalkolitoko hasieraren artean kokatu dute aztarnategia, hau da, duela 5.000 urte. Une horretan hasi ziren orokortzen aire zabaleko giza kokaguneak, eta gaur egungoa bezalako gizarte egitura konplexuago baterako lehenengo urratsak ematen hasi ziren.

Leer información completa en el sitio web de la fuente