Txema Blasco, actor: «En este oficio los más peligrosos son los que viven con el ego hinchado»
- Fecha17 de Marzo
- Temática Artes escénicas, Audiovisual
Kontulari lanak utzi eta aktore lanetan hastea erabaki zuen Txema Blascok, 50 urte zituela. Hiru hamarkada geroago, Segoviako ihesa, Tasio edota Vacas ezagunak dira parte hartu duen pelikula zerrenda amaigabeko batzuk
Aktore ofizioari berandu heldu bazion ere, 50 bat urterekin, aurretik egin gabe utzitakoak berreskuratzeko lain egin duela pentsa dezake norbaitek. Urte hauetan, 81 pelikulatan parte hartu du, eta 165 labur ditu bizkar gainean, hainbat antzezlan eta telebista serierekin batera. Xehetasunik ez ahazteko, lan guztiak txukun zerrendatuta ekarri ditu elkarrizketara. Ofizioa pasioz bizi du Txema Blascok (Gasteiz, 1941), eta bide oparoa egiten jarraitu nahi du, proiektu berriekin eta etorriko direnen zain, bidean "arantza" bat edo beste kendu behar badu ere.
Iaz hiru film luze eta labur batean parte hartu zenuen. Ez duzu erritmorik galtzen...
El silencio de la ciudad blanca, Lo nunca visto eta Juanita izan ziren azkeneko pelikulak iaz, eta Ruben Salazar zuzendariarekin beste bat izango dut aurten, urrian; pozik egin ditut harekin bi labur, eta gustora parte hartuko dut hurrengoan ere. Ahal dudan bitartean, behintzat, aktore izaten jarraitu nahi dut. Horrek asetzen nau, ez dakit besterik egiten, eta momentuz gidoiak ikasteko memoria ona daukat.


