Cuando las palabras son herramientas de escape

  • Cuando las palabras son herramientas de escape
    Lorea Erostegi, Ion Telleria eta Oier Gonzalez, liburuen aurkezpenean. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
Berria

  • Fecha11 de Diciembre
  • Temática Literatura

Oier Goitia, Joseba Erostegi eta Ibon Muñoa presoek espetxean idatzitako hiru lan argitaratu ditu Ataramiñe argitaletxeak
 
Ataramiñe desagertzeko sortu zela, eta liburu gehiago argitaratzeko beharrik ez dagoen garaia noiz iritsiko zain jarraitzen dutela. Horixe azaldu du Oier Gonzalez argitaletxeko kideak. «Euskal preso politikoen sorkuntza lanak inoiz gehiago plazaratu beharko ez dugun une horri begira gaude, horrek esan nahi izango baitu presoak kalean gurekin batera sortzen ari direla». 2002. urtetik dihardu Ataramiñe argitaletxeak martxan, eta urtero euskal presoen hainbat sorkuntza argitaratzen dituzte. «Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren kronika afektiboa egin liteke, sortu ginenetik hona, argitaratu ditugun lanen bidez». Hiru lan aurkeztu dituzte aurtengoan: Lorea Erostegik preso dagoen Joseba Erostegi osabarekin batera ondu du Txori mezulariak haurrentzako ipuina; Oier Goitia gernikarrak Egia baten egunerokoa olerki bilduma sortu du; eta, Ibon Muñoak, berriz, Hamaika desio utopiarako bertso-olerki bilduma.

Ataramiñeren sustatzaile izan zen Jon Etxeandia (Bilbo, 1962-2010) ekarri du gogora Gonzalezek. Haren hitzetan, hemezortzi urte egin zituen Espainiako espetxeetan preso Etxeandiak, eta «atxilotzean torturatzaileetako batek esan zion: 'Desegin dugu ergelkerien zure koaderno hori'». Gutxira sortu zuten argitaletxea. «Ataramiñe bilduma sortzea erantzun bat izan zen». Espetxeetan bizirik irauteko tresna da sorkuntza, argitaletxeko kidearen esanetan. «Sortzea bizirik irauteko bitartekoa da kartzelan. Ziegaren helburua da presoa bere ingurunetik bakartzea, eta, sorkuntzaren bitartez, bakartze hori hautsi, eta espetxetik kanpokoarekin harremanetan jartzen da presoa. Eremu gris horri kolorea ematen dio, nolabait».

Elkarlanean egiten dute lan argitaletxean, eta hala garatu dituzte aurtengo hiru liburuak ere. «Ataramiñe ez da posible elkarlanik gabe eta lan kolektiborik gabe». Egileen ziegetatik argitaletxearen eskuetara heltzeko beharrezkoa den laguntza azpimarratu du Gonzalezek.

Leer información completa en el sitio web de la fuente