Vanesa Fernandez Guerra: «Hay que dar voz a los nuevos creadores que están haciendo cine»
- Fecha8 de Noviembre
- Temática Audiovisual
Aurten hasi da Fernandez gidari lanetan Bilboko Zinebi Zinema Dokumentalaren eta Film Laburren Nazioarteko Zinemaldian, zeina hastear baita. Aldaketak egin ditu jaialdiaren programazioan eta lantaldean
Zuzendariaren azaletik biziko du aurten Vanesa Fernandez Guerrak (Durango, Bizkaia, 1980) Bilboko Zinebi Zinema Dokumentalaren eta Film Laburren Nazioarteko Zinemaldia. Festibalean aritu izan da aurrez, baina, urtarriletik, egitasmoaren gidaritza darama. «Ilusioz» heldu dio erronkari, eta aldaketak ere egin ditu programazioan. Bi ertz izan ditu hizpide: sortzaile berriei bultzada ematea, batetik, eta emakumeen ikusgaitasunean indar egitea, bestetik.
Jaialdi ausarta egin behar zela zenion kargua hartzearekin batera. Zein norabidetan?
Zinebi jaialdi espezializatua da, eta, film laburren, dokumentalen eta opera primeningurukoa den heinean, uste dut mundu mailan egiten diren obra garaikideenak hona ekartzeko eginahalak egin behar ditugula. Programazioa norabide horretan indartu behar dugu, hori baita gure identitatea, eta baita bestelako jaialdietatik bereizten gaituen ezaugarria ere.
Aldaketak egin dituzu aurtengo programazioan?
Urtarrilean hartu nuen kargua, eta egin nuen lehen urratsa irudia berriztea izan zen, modernizatzea. Koldo Atxagaren eta Maite Leyunen laguntza izan dut, besteak beste, bide horretan. Esango dut: tokian tokiko artistekin elkarlanean jardutea oinarrizkoa da niretzat. Programazioaren ildoak ere berregituratu ditugu, eta lantaldean ere aldaketak egin ditugu. Opera primen nazioarteko lehiaketa, adibidez, duela hiru urte jarri zen martxan, eta nire helburuetako bat sail hori sendotzea da: orain arteko emaitzak oso onak izan dira, eta sortzaile gazteen lana indartzea oinarrizkoa da.
Hortaz, ahalik eta proposamen gehien jasotzeko saiakerak egingo dituzu.
Gaur egun, 4.000 film labur inguru jasotzen ditugu. Nik uste dut zuzendari on batek kanpora egin behar duela, bestelako jaialdi eta foroetara, ahalik eta lan gehien gurera erakartzeko. Azken finean, programaziorik onena eta garaikideena lortzea da gure helburu behinena.
Uste duzu oraindik ere film laburren esparrua ezezaguna dela?
Film laburren eremuan sormen handia dago, eta askatasunez jokatzeko aukera ematen du, gainera. Dauden lanak oso aberatsak dira, baina aitortza gehiago behar dute, argi eta garbi. Horregatik gara gako jaialdiak, zinema independentea zabaltzeko beharrezkoak garelako. Sortzaile berriei lekua egitea da gure helburu nagusietako bat, eta hori ez dugu inoiz ahaztu behar. Garrantzitsua da gogoratzea: zinema egiten ari diren sortzaile berriei ahotsa eta lekua eman behar zaie, eurak izango baitira etorkizuneko zuzendariak.