La editorial Txalaparta publica 'Mecanografiak' de Harkaitz Cano

  • La editorial Txalaparta publica 'Mecanografiak' de Harkaitz Cano
    Harkaitz Cano, aurkezpenean / Mónica Rivero
Diario Vasco

  • Fecha20 de Septiembre
  • Temática Literatura

Txalaparta etxeak 'Mecanografiak' plazaratu du, Canoren 28 narrazio dakartzana, askotarikoak eta garai ezberdinetakoak

Harkaitz Canoren ipuin-antologia plazaratu du Txalaparta etxeak. Idazle honek 1995az gero han eta hemen publikatutako ipuinak hautatu ditu Irati Jimenez apailatzaileak. Guztitra 28 narrazio dira, horietako batzuk Euskadi Irratian irakurritakoak, edo zenbait egunkaritan plazaratutakoak. Hautatzaile eta hitzaurregileari 'Argentinar lotsatia' izan da gehien gustatutakoa. Cano, berriz, eskertuta agertu da, bai Irati Jimenezekin bai Mikel Soto editorearekin.

«Literatura asko gustatzen zaion idazlea da Harkaitz Cano, eta antologia hau irakurtzen duen irakurlea dibertitu egingo da, besteak beste literatura jolastia delako Harkaitzena», adierazi du Irati Jimenezek liburuaren aurkezpenean. Ez omen da kutsu akademikoko antologia, «intuizioz, bulkadaz eta apetaz» aukeratutako narrazioak sartu dira azkenean argitalpenean.

Hain zuzen ere 'Argentinar lotsatia' ipuinak ematen dio hasiera bildumari. Parisen, aspaldi desagertutako errefuxiatu argentinar baten semeak aitaren oroitzapenak agertzen dira bertan, eta Canok Julio Cortazar idazlea ere ekartzen du istoriora. «Horregatik maite dut horrenbeste ipuin hori. Harkaitz Canoren literaturak behin eta berriz egiten duen exorzismo magikoa ezin hobeto laburtzen duelako. Zale amorratu baten ausardiarekin, 'fanboy' baten ausardiarekin, idazle unibertsal bat etxekotzen duelako, berea balitz bezala», idatzi du Irati Jimenezek hitzaurrean. Eta aurreraxeago: «Literatura ludikoa, kronopikoa, jolasgarria eta trabestia izan daitekeela frogatu du, behin eta berriz».

Era askotako narrazioak dira. 'Itzal zaunka', adibidez, «Antton Olariagaren marrazkiekin eta Jexuxmai Lopetegiren musikarekin osatutako ipuin grafiko-musikatua, ulu existentzial baten gisara egindako poema» da. 'Cuentos para adultos', berriz, Dora Salazar pintorearekin eta Joserra Senperena musikariarekin autoeditatuta atera zen lehenbizi. Irati Jimenezen aburuz, «lan lizuna eta ezohikoa, surrealismoaren bulkadetan barna abiatzen den punk manifestua».

Leer información completa en el sitio web de la fuente