La traducción presentada por Josu Barambones Zubiria ganadora de la beca (H)ilbeltza de promoción de la literatura negra en Euskadi
- Fecha19 de Septiembre
- Temática Literatura
Josu Barambones Zubiriak aurkeztutako itzulpenak irabazi du Euskal Herrian literatura beltza sustatzeko (H)ilbeltza beka.
Baztango Udaletxean egindako agerpenaren bitartez jakinarazi dute II. (H)ilbeltza bekaren onuradunaren izena. Aurtengo sariaren xedea da Highsmithen “The Blunderer” euskarara itzultzea, eta beraz, beka deialdian parte hartzeko lanaren 29. atalaren itzulpena aurkeztea eskatu zuten antolatzaileek. Barambonesek aurkeztu duen itzulpena hautatu dute jasotako lanen artetik.
(H)ilbeltza elkarteak eta Baztango Udalak Txalaparta argitaletxearen laguntzarekin martxan jarritako beka da (H)ilbeltza, euskal literatura beltza sustatu eta munduko literatura beltzeko lanak euskaratzea asmo duena.


