Maritxu Urreta, una mujer polifacética y excepcional

  • Maritxu Urreta, una mujer polifacética y excepcional
Berria

  • Fecha16 de Agosto
  • Temática Artes visuales, Literatura

Ilustratzaile, argazkilari, mendigoizale, itzultzaile... gauza asko izan zen Urreta. Aitzindaria ere bai, emakumeei ezarritako rolak hautsiz zenbaitetan. Astelehenean hil zen, Donostiako bere etxean, 102 urterekin.

Lehen esalditik jotzen du aldaba Nerea Azurmendi kazetariak Bidegileak bilduman Maritxu Urreta Zulaikari eskainitako aleak: «Ez du ondo ulertzen zer dela eta izan dezaketen inolako interesik bere bizipenek. Ez zaio batere gustatzen bere buruaz hitz egitea». Azurmendik berak jo zuen Urreta hil delako abisua astelehenean. Donostian zendu zen 1915ean hiri berean jaioa zena. Gaur duela 103 urte. Aita politikaria —zinegotzi, diputatu, EAJren Gipuzku Buru Batzako lehendakari—, euskaltzale porrokatua eta enpresaria zuen. Ama, berriz, musikazalea, eta Aita Donostiaren arreba. Miren Arantzazu izena jarri zioten.

7 urte zituenetik, kamera aldean ibili eta argazkiak egin zalea zen Urreta —horren lekuko dira egin zituen 7.000 argazkiak—; bidaiaria eta mendigoizalea ere bai —ehundik gora mendiren gailurrera igo zen; baita Mont Blancera ere—. Emakume autonomoa zen, legediak emazteak gizonaren menpeko azpipertsona gisa tratatzen zituen garai batean.

Txiki Zabalo handiaren ikasle izan zen, eta haren bi ilustrazio daude, M. Urretasinadurarekin, Txikiren beraren, Pablo Tillacen, Ignacio Zuloagaren, Valentin Zubiaurreren eta besterenen ondoan, Azkueren Euskalerriaren Yakintza bilduman —zehazki, Ipuin eta irakurgaiak (1942) liburuan—. Urretaren hurrengo ilustrazioak Jose Luis Muñoyerro adiskidearen Pasos sobre el fuego (1965) bidaia liburuan ikusi ahal dira.

Leer información completa en el sitio web de la fuente