Antxoka Martinez: «Las de Munoandikoa son unas excavaciones muy importantes desde el punto de vista arqueológico»

  • Antxoka Martinez: «Las de Munoandikoa son unas excavaciones muy importantes desde el punto de vista arqueológico»
    Un momento de la excavación / ARANZADI
Diario Vasco

  • Fecha8 de Agosto
  • Temática Patrimonio

Badira jada urteak Munoaundiko indusketa lanetan dabiltzala Aranzadi taldekoak. Aurretik Sonia San Josek koordinatu bazituen ere, oraingo lanak Antxoka Martinez bizkaitarrak zuzentzen ditu Aranzadi Zientzia Elkarteko beste kide batzuekin osatzen duten zuzendaritza taldean. «25 pertsona gabiltza lanean indusketa garaian, denak boluntarioak dira; gero, Aranzadikook eta beste profesionalek sailkaketa eta barne lanaz arduratzen gara; koordinazioaz».

Dena den, lanak une oro tutorizatuak dira. Lanean ari direnez galdetuta, denetarik dagoela dio, interesa dutenak, ikasketak egiten ari direnak, beraien laneko oporraldia bertan pasatzen dutenak, arkeologian arituak direnak, trebatu nahi dutenak, esperientzia berrien bila datozenak... Indiana Jonesen filmetan ikusitakoaren erakargarritasun erromantikoarekin amesten dutenak ere.

Munoaundiko herri harresitua Euskal Herriko beste askoren modukoa da, baina era berean berezi eta garrantzitsua. Ongi kontserbatuta dago, eta eraikuntzak patroi estandarra jarraitzen duenez, erraz estrapolatu daitezke bertako aurkikuntzak beste gune batzuetara, Martinezek dioenez. Handienen artean kokatzen da, baina burdin-aroko estandarren artekoa.

Leer información completa en el sitio web de la fuente