Oihane Mendizabal: «A esto no lo denominamos Iturissa, sino Zaldua. Preferimos actuar con prudencia»

  • Oihane Mendizabal: «A esto no lo denominamos Iturissa, sino Zaldua. Preferimos actuar con prudencia»
    Oihane Mendizabal, Zalduako aztarnategian. / ARANZADI
Diario Vasco

  • Fecha23 de Julio
  • Temática Patrimonio

Hilaren 29an bisita gidatua eskainiko dute Auritz-Burgueteko herri-gunetik nahiko gertu dagoen Zaldua izeneko aztarnategian. Orain Kristo ondorengo I-IV mendeetako eraikin bat industen ari dira

Oihane Mendizabalek (Donostia, 1992) Historia ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultatean, Gasteizen, eta indusketa lanean ari da egunotan Nafarroako Zaldua izeneko aztarnategian, Auritz-Burgueteko herri-gunetik nahiko gertu. 2015az geroztik urtero ari da hango lanetan parte hartzen. Erromatarren garaiko galtzada eta eraikin multzoa agertu dira azken urteotako indusketetan, eta datorren astean, hilak 29, igandea, bisita gidatua eskainiko dute Mendizabalek eta bere lankideek. Goizeko 11etan prest egongo dira Zalduan bertan, azaltzen diren guztiei azalpenak emateko. 943 466 142 telefonora deituta jaso daiteke informazio zehatza.

Ari zarete lanean, beraz.

Indusketa kanpaina, aurten, hilaren 9an hasi genuen, eta 27an bukatuko dugu. Gero, igandean, bisita gidatua egingo dugu.

Zer ikusiko du bisitariak? Galtzada ikusiko al du?

Iaz bai, galtzada zati bat bistaratu genuen, eta galtzadaren ondoko bi eraikin, alde banatan, ekialdean eta mendebaldean. Aurten, berriz, mendebaldeko eraikin horretan zentratu gara. Galtzada ezingo da ikusi; estali egin genuen aurreko urtean, badakigulako gutxi gorabehera nolakoa den. Mendebaldeko eraikin horretan, berriz, ikusi genuen fase pilo bat zeudela eta potentzial arkeologiko ikaragarria zegoela eta aurtengo kanpainan hortxe ari gara, toki horretantxe sakontzen.

Eta zer aurkitu duzue?

Iaz iradokita zegoena aurten baieztatu egin da. Ikusten dugu eraikin bat denbora luzean erabili izan dena, fase asko dituena. Erabilitako teknikengatik eta materialengatik guztiz erromatarra dirudi. 'Opus caementicium' delakoa topatu dugu, alegia, erromatarrek inperio osoan erabiltzen zuten porlan moduko bat.

Zein garaitako aztarnak dira hauek?

Galtzadaren prestaketa maila bat K.o. I. mendearen lehen erdian datatu zen. Aurten industen egiten ari garen eremuan, K.o. I. mendetik hasi eta IV. mendera bitarteko materialak aurkitu ditugu.

Etxebizitza al da eraikin hori?

Oraindik ez dakigu. Eraikina oso handia da. Iazko urtean gela bat indusi genuen eta aurten beste gela edo estantzia batean ari gara. Geofisikak erakutsi digunez, hiriaren erdian dagoen eraikin handienetako bat da hau.

Leer información completa en el sitio web de la fuente