Anari Alberdi: "No soy nada nostálgica; hay que pensar que lo mejor está por llegar"

  • Anari Alberdi:
    Anari Alberdi, musikaria eta 2018ko Adarra saria

  • Fecha18 de Junio
  • Temática Música

Anarik ostegunean jasoko du 2018ko Adarra Saria Donostiako Victoria Eugenia Antzokian. Bertan bere ibilbidearen errepasoa egingo du musikari azkoitiarrak

Adarra Saria jasoko duen lehen emakumea izango da Anari Alberdi. Aurretik Mikel Laboak (2014), Ruper Ordorikak (2015), Benito Lertxundik (2016) eta Fermin Muguruzak (2017) eskuratu zuten musika munduan osatutako ibilbidearengatik. Azkoitiarrarena 1996an hasi zen, titulutzat bere izena zuen diskoarekin. Gerora estudioko beste bost publikatu ditu: Habiak(2000), Zebra(2005), Irla Izan(2009), Zure aurrekari penalak (2015) eta Epilogo bat(2016). Gainera, 2006. urtean, Do it yourself filosofiari jarraiki Bidehuts ekoizetxearen jaiotza bultzatu zuen Anarik, Lisabö, Inoren Ero Ni eta Hoteleko kideekin batera.

Zure azken lanaren izenari keinu eginez, Anarirentzat Adarra Saria epilogo bat borobiltzeko modu ederra da, ezta?

Ez nuen horrela pentsatu. Epilogo bat jarri nion lanari eta ez Epilogoa, epilogo posibleen artean bat zelako hori. Azken-aurreko diskoari erreferentzia egiten dio -Zure aurrekari penalak (2015) -. Sariak ere nahiko nuke orain arte egin dudan lanari erreferentzia egitea eta ez izatea azken epilogoa. Ez naiz bizitzari erretrobisoretik begira jartzen den horietakoa, baina halakoek horretara behartzen dute, hein batean. Ziurrenik kontzertua prestatzen ari naizelako eta orain dela asko jo ez dudanekin joko dudalako gertatzen da hori. Ez naiz batere nostalgikoa;pentsatu beharra dago oraindik onena etortzear dagoela. Ikasketa moduan hartu dut beti nire ibilbidea. Sortzailearen prozesua tira eta tira egitea da beti. Beraz, tira egiten jarraituko dugu.

Zer pentsatu edo sentitu zenuen saria emango zizutela jakin zenuenean?

Asko harritu ninduen. Egin nuen lehenengo txistea izan zen oso gaztea nintzela ibilbide guztia aitortzen duen sari bat jasotzeko. Arraroa da, sinistea kostatu zitzaidan. Orain gustura nago, lotsa pixka bat ere ematen dit. Hasieratik ikusi nuen puntu honetara ez dela bat bakarrik iristen. Nire kasuan, are gutxiago. Jende askoren artean sortu eta mantendu dugu Anari. Saria nik jasotzeko aukera nire inguruan egon den eta hainbeste eman didan jende hori saritzeko aukera ere bada. Hori da niretzat ederrena.

Leer información completa en el sitio web de la fuente