La escritora Jasone Osoro publica "Ikasbidaia"
- Fecha26 de Abril
- Temática Literatura
Eskularru beltzak bildumako hirugarren liburua Elkar argitaletxearen eskutik dator
Liburuaren izenburuari erreparauta, Eskularru beltzak bildumako protagonistak, oraingo honetan, ikasbidaian Maltara joango dira eta bertan liskarrak, maitasuna, norgehiagokea… izango dira euren eguneroko abenturak.
Jasone Osorok azaldu daunez, hirugarren istorio honetan, personaia bi gehiago egongo dira, Martin eta Ane eta aurreko Eskularru beltzak eta Casting-a liburuen jarraipena izango da honakoa.
Beire, Kar eta Lete eta Baba, Linda eta Beyonceren bizimoduak hankaz gora dagoz. Euren arteko hartu-emonak aldatzen dabiz eta guztiak dagoz euren egoera barrietan endredatuta: Beyonce urduri dago telesail baten grabaketeagaz, Karrek nahikoa lan dau etxeko azken jazoerek ekarritako ondorioetara ohitzen, Beire bakarrik sentiduten da Lete eta Babaren sekretua jakin ostean eta Lindak, beste behin, berak bilatu bako protagonismoa kudeatzen ikasi beharko dau. Maltara egingo daben bidaian gauzak gehiago nahastauko dira, eta itzultzean, ezbehar batek, boxeo-burrukaldi baten moduan, guztiak K.O. lagako ditu.


