Hayan 113 imágenes de animales en la cueva de Atxurra
- Fecha16 de Abril
- Temática Patrimonio
Irudiez gain, giza jarduera egon zela egiaztatzen duten hainbat tresna aurkitu dituzte Berriatuan (Bizkaia) dagoen kobazuloan. Aurkikuntza "aparta" dela adierazi dute ikertzaileek
Atxurra kobazuloko ondare arkeologikoaren eta artistikoaren ikerketarako diziplinarteko proiektuaren zati bat aurreratu dute Bizkaiko Euskara eta Kulturako diputatu Lorea Bilbaok eta Diego Garate arkeologoak. Ikertzaileen esanetan, Atxurra kobazuloa "bereziki esanguratsua" da bertan aurkitutako irudi eta giza jarduera frogatzen duten frogen kopuruagatik. 113 irudi aurkitu dituzte; Euskal Herriko kobazulo batean aurkitutako kopuru handiena. Baita 500dik gora ikatz hondakin eta irudien grabaketarako erabilitako silexeko zenbait pieza ere.
Atxurra kobazuloko irudiak 2015eko irailaren 25ean aurkitu zituzten Garatek eta Iñaki Intxaurbe espeleologoak. Kobazuloa Jose Migel Barandiaranek ikertu zuen lehendabizikoz, baina ez zuen irudirik aurkitu. Bizkaiko Foru Aldundiak, Jose Migel Barandiaranek ikertutako kobazuloak berraztertzeko programaren barnean, Garate gonbidatu zuen Atxurrako kobazuloaren ikerketarekin jarraitzeko. Ikerketa 2015ean abiatu zuten, eta 2020 arte iraungo du.
Teknologia berrien aplikazioari esker, ikertzaileek 113 animaliaren irudiak aurkitu dituzte. Funtsean, bisonteak eta zaldiak ageri dira, eta neurri txikiagoan ahuntzak, uroak, oreinak eta beste animalia batzuk. Irudiak kobazuloaren sarreratik 230 metrora eta 330 metrora daude. Egun, Euskal Herrian irudikapen gehien duen kobazuloa da Berriatukoa.


