La censura en la creación: Caso dos décadas de ejemplos

  • La censura en la creación: Caso dos décadas de ejemplos
    FERNANDO ALVARADO / EFE
Berria

  • Fecha25 de Marzo
  • Temática Artes visuales, Artes escénicas, Música, Audiovisual, Literatura

Hamaika zentsura kasu izan dira sorkuntza esparru guztietan 2000. urtetik hona.

Beltzez joan liteke ondoren datorren zerrenda guztia. Hemeroteketan bilatuta, 2000. urtetik hona Euskal Herrian egon diren zentsura kasuak eta Euskal Herritik kanpo euskal sortzaileen aurka egon direnak biltzen saiatu da BERRIA. Badaude arrazoi politikoengatik bertan behera gelditutako emanaldiak, zentsuratutako erakusketak eta epaitegietatik pasatu behar izan duten sormen adierazpenak ere. Kultur sorkari zentsuratuak soilik hartu dira kontuan, eta, beraz, kanpoan gelditu dira, adibidez, bahitutako saiakera edo ikerketa lanak edota iritzi adierazpenen aurka egindako epaiketa eta kondenak. Era berean, ez dira zerrendan gehitu sare sozialek debekatutako biluzi irudiak eta gisakoak.

2000
Flitter musika talde nafarrari 900.000 pezetako isuna jarri zion Gasteizko epaitegiak Ke hace aquí abestian Ertzaintza iraintzen zuela egotzita. Hitzek ez zioten zuzenean erreferentziarik egiten Ertzaintzari, baina «zipaio» hitza erabiltzen zuen taldeak, eta epaileak horregatik zigortu zuen. Hainbat talderen artean kontzertu bat antolatu zuten Iruñean, isuna ordaintzeko dirua biltzeko.

2001
Pirritx eta Porrotxen aurkako kanpaina abiatu zuten. Pailazo taldeko kide bat zinegotzi zen Lasarte-Orian; ETAk hango zinegotzi bat hil zuenean, ez zuen ekintza gaitzetsi, eta hortik aurrera hasi ziren pailazo taldearen emanaldiak erortzen PP eta PSOEk alkatetzak zituzten herrietan. Beren jardun pertsonala eta artistikoa nahasi izana gaitzetsi zuten taldekideek. Pailazoen aldeko babes mugimendu bat ere jarri zen martxan.

Leer información completa en el sitio web de la fuente