Sarako Idazleen Biltzarra: Ildo beretik, eta berrituz

  • Sarako Idazleen Biltzarra: Ildo beretik, eta berrituz
    Iazko Sarako Idazleen Biltzarrean bezala, aurten ere Sarako kiroldegian iraganen dira hitzordurik gehienak. ISABELLE MIQUELESTORENA
Berria

  • Fecha21 de Marzo
  • Temática Literatura

Sarako Idazleen Biltzarrak bi egun izanen ditu 35. aldian ere, eta apirilaren 1ean eta 2an eginen dute. Auxtin Zamora eta Jean-Claude Larronde sarituko dituzte
Sarako Idazleen Biltzarraren xarmaren parte dateke. Hasteko, hor dago estetika. Afixatik hasita. Betiko liburu ireki hori, oinez ari dena irria ezpainetan. Kaikou zakurraren marrazkiaren asmatzaile Patrice Rouleauk egina. Kaikouk aurten 40 urte beteko dituelako poztu da, hain zuzen, Jean-Michel Garat. Garat, preseski, Sarako Biltzarraren hasieratik hor dago orobat, sortzaile eta arduradun. 35. aldia dutela aurtengoa. Eta beti Sarako kiroldegian. Kiroldegia, hori ere estetikaren parte. Hori ere hasierako lekua dutela. Koloretako baloiak desagertuz joan dira azken urteetan, landare eta zurezko murruek ordezkaturik. Baina murruko frontoi marraztua hor dago beti.

Hortxe pausatuko du, beraz, bere aingura idazleen Lapurdiko hitzordu nagusiak, apirilaren lehenean eta 2an. Hau da, Pazko astelehenean eta bezperan. 120 idazle, 25 argitaletxe eta hamabost elkarte iragarri dituzte. Aldaketa nagusia horixe: iaz estreinatu bi egunak, aurten ere berretsiak. Kanpoan jarri karpa batean hitzaldiak aldizkatzeaz gain, iaz bezala, haurrentzako txoko berezia antolatzekoa dute, besteak beste, Kiribil konpainiaren animazioak lagun. Eta aitzineko urteetan abiatu Sara eta inguruko ikastetxeekin hasi lanak ukanen du oihartzunik aurten ere.

Gaineratekoarentzat, usaiako martxan. Bi urtean behin bezala, aurten ere Biltzarrak bere sariak banatzekoak ditu. Batetik, Auxtin Zamora olerkaria, Hatsa poesia egitasmoaren eramailea, dute saritzekoa, eta bestetik, Jean-Claude Larronde historialaria. Sari banaketa astelehenarekin eginen dute, 12:30ean.

Leer información completa en el sitio web de la fuente