Lourdes Fernandez dejará la dirección del Azkuna Zentroa

  • Lourdes Fernandez dejará la dirección del Azkuna Zentroa
    Lourdes Fernandez. M.RAMIREZ / FOKU
Berria

  • Fecha20 de Marzo
  • Temática Artes visuales, Artes escénicas, Música, Audiovisual, Literatura, Archivos y bibliotecas

Atzo egin zen ofizial: Lourdes Fernandezek Azkuna zentroko zuzendari izateari utziko dio. Bada hilabete inguru zuzendaritza uzteko asmoa zuela, eta emana zien erabakiaren berri Bilboko Udalari eta Azkuna zentroko administrazio kontseiluari ere. El Correo egunkariak ere aurreratu zuen Fernandezen nahia. Zentroko kontseiluaren bilkura egin zuten atzo, eta Fernandezen erabakia zen gai zerrendan lantzeko puntuetariko bat, baina azkenean ez zuten denborarik hartu haren ordezkoaren hautaketari buruz aritzeko, eta, jakinarazi zutenez, haren izendapenak «asteak» hartuko ditu.

Fernandezek 2012an hartu zuen kargua. Madrilgo Arco azokako zuzendari izandakoa zen lehenago, eta Azkuna zentroko zuzendari izateko eskaintza egin zion Iñaki Azkuna alkateak. Geroztik, sei urte egin ditu kultur, aisialdi eta kirol zentroko zuzendaritzan, eta kudeaketa lanak bazter uztea proposatu die orain udalari eta administrazio kontseiluari. Izan ere, utzi egin nahi du zuzendaritza, baina ez du guztiz eten nahi zentroarekiko harremana. Zehaztua duenez, aholkularitza artistikoa egiten jarraitu nahi luke Azkuna zentroarentzat.

Leer información completa en el sitio web de la fuente