Ze Esatek! ha hecho la canción del Ibilaldi 2018
- Fecha12 de Marzo
- Temática Música
Sustrai Colinak idatzi ditu berbak eta Bihotz Gaztea ikastolako neska-mutilek hartu dabe parte bideoklipean.
Maiatzaren 27an egingo da 2018ko Ibilaldia, Santurtzin, bertako Bihotz Gaztea ikastoleak antolatuta. Taup! lelopean egingo dabe jaia eta horixe da, hain zuzen be, abestiaren izenburua. Ze Esatek! talde ezaguna arduratu da abestia eta bideoklipa egiteaz. Talde horren ohiko erritmo biziak dakarz Ibilaldiaren kanteak, euskaltzale guztiak jaira joatera animetako asmoz.
Sustrai Colina bertsolariak jarri deutsez berbak Ze Esatek!-en doinuei. Bihotz Gaztea ikastoleak Santurtzin dituan zuztar sendoak aitatzen ditu, baita talde-lana eta ilusinoa be. Bideoklipa sortzeko orduan, kolaborazino ugari izan ditue Ze Esatek! taldeko kideek. Batetik, Bihotz Gaztea ikastolako ikasleak, gurasoak eta irakasleak agiri dira, koruak egiten eta jantzan. Bestetik, La Basu rap abeslari bilbotarrak eta Joane Larreak parte hartu dabe.
Irudietan, zelan ez, Santurtzigaz lotura estua daben itsasoa eta itsasadarra dira protagonista, herriaren nortasun arrantzalea. Txalupa bat eta ikastolako ikasleek egindako olatuak dira gai nagusia. Juantxu Beloki eta Jone Novo izan dira bideokliparen errealizadoreak.


