Muere Marian Arregi, bailarina y música que fundió las dos disciplinas

  • Muere Marian Arregi, bailarina y música que fundió las dos disciplinas
    Marian Arregi. Foto: Iñaki Zugasti - dantzan.eus CC-by-sa
Dantzan

  • Fecha6 de Marzo
  • Temática Artes escénicas

Maria Angeles Arregi dantzari eta musikaria hil da gaur Donostian, 74 urterekin. Argia dantzari taldeko musikaria, Juan Antonio Urbeltz senarrarekin batera euskal dantzari eta musikari ekarpen funtsezkoak egin dizkio ibilbide oparoan.

50 urtez euskal musika tradizionala, eta bereziki dantzarako musika berreskuratu eta indarberrituta oparitu dio euskal munduari. Berak sortutako lanen artean, arrakasta handiz hedatuta kadrilea edo Martin Zalakain ikuskizunean estreinatutako Baldorbako boleroa azpimarratu daitezke.

Dantzari trebea, musikari dohaitsua
1943an Donostian jaioa, Goizaldin dantzari aritu zen gaztetan eta dantza soltean nabarmendu zen, hainbat txapelketa irabaziz. Pepe Andoain-ekin ikasi zuen akordeoia jotzen, eta 16 urte zituela Trio Kemen musika taldea osatu zuen Marian Murgiondo eta Encarna Uriarterekin. Euskaraz kantatuz oihartzun polita lortu zuten, Bellas Artes-eko kantari berrien lehiaketan parte hartu zuten, Donostiako nautikoan emanaldiak egin zituzten, eta Espainiako telebistan kantatu zuten 1962an. Goizaldi dantza taldeak 1964an Txekiara egin zuen biran Trio Kemenek lagundu zuen, emanaldiak eskainiz dantzarekin tartekatuta.

Dantzari trebe eta arina izanik, dantza eta musika maisuki uztartu zituen Marian Arregik. Sentsibilitate eta memoria musikal harrigarriak zituen. 1965ean Argia dantzari taldearen zuzendaritza hartu zutenean Euskal Herrian barrena, herri, auzo eta baserriak bisitatuz, musikari eta dantza-maisuen testigantzak jasoz eta kantutegiak arakatuz, bidaia zoragari bezain oparoa hasi zuten Marian Arregik eta Juan Antonio Urbeltzek. Iribasen Juan Bautista Lasarterekin ingurutxoaren doinu eta pausoak ikasten edo Uharte Garazin Faustin Bentaberrirekin Nafarroa Behereko dantzak ikasten, hilabete guxitako semea, Mikel, Bentaberriren emazteak zaintzen zuen bitartean.

Leer información completa en el sitio web de la fuente