Presentan las primeras escenas de la película "Oreina"

  • Presentan las primeras escenas de la película
Zinea

  • Fecha5 de Marzo
  • Temática Audiovisual

Txintxua Films ekoiztetxeak ‘Oreina’ filmaren lehen irudiak aurkeztu ditu Berlingo Nazioarteko Zinemaldiko azokan. Hainbat lan-saio egin dituzte nazioarteko salmenta eta banaketa-eragileekin, eta filma oraindik post-produkzio fasean badago ere, heldu da lehen fotogramak aurkezteko unea.

Koldo Almandoz zinegileak errodatutako fikziozko lehen film luzea da. Aurretik  Sîpo Phantasma dokumental esperimentala eta beste hainbat film labur egin izanagatik dugu ezaguna. Munduarekiko duen ikuspuntu pertsonala eskaini nahi izan du OREINA filmaren sorrerarekin.

Sei astetan errodatu zuten lana aurreko udazkenean. Besteak beste, Gipuzkoako Usurbil, Aginaga, Orio, Zubieta, Donostia eta Oiartzun, eta Nafarroako Elkano herrixketako paisaiak izango dira ikusgai.

Leer información completa en el sitio web de la fuente