Joxean Agirre: «¿Si colocamos un elemento en el contexto artístico, se convierte en arte?»

  • Joxean Agirre: «¿Si colocamos un elemento en el contexto artístico, se convierte en arte?»
Naiz

  • Fecha24 de Febrero
  • Temática Literatura

Kenneth Goldsmith poeta kontzeptual estatubatuarraren iruditik abiatuta artearen eta bereziki literaturaren gaineko gogoetak dakartza Agirrek (Azpeitia, 1949) «Goldsmithen ikaslea» (Elkar, 2017) eleberrian. Hiru planoko aldamiajean, parodia kutsuko kontakizuna eraiki du.

Goldsmithen ikastaro birtual batean eman du izena protagonistak eta, osatu behar duen idazlanerako, hamar urte atzera neska-laguna bi gizonekin ohe-jokoetan harrapatzeak eragin zion ezinegona hartuko du ardatz. Hiru planoren (iragana, oraina eta mundu birtuala) artean jauzika, parodia kutsuko kontakizun jostaria osatu du Agirrek, berezko duen metaliteraturarako joera ahaztu gabe.

Zenbat dibertitu zara Goldsmithen ikaslea izaten?

Ez dakit dibertitu den hitza, baina hasierako sekuentzia luze horretan oso eroso sentitu nintzen. Fikziozko istorio borobilak agian ederragoak dira eta badaukat gogoa behingoz horrelako bat egiten ahalegintzeko, baina aldi berean lauak iruditzen zaizkit. Hiru solairu edo plano edukitzea, ikastaroan New Yorkeko pijoekin aritzea, orainaldian andrearekin eta fikziozko idazlanaren aldaerak eman ahal izatea idazteko oso erosoa egin zait. Agian dibertitu da hitza, baina hori esaten badut badirudi dena jolasa dela, eta ez da hala, badago sorkuntzari buruzko gogoeta bat ere.

Horregatik hautatu zenuen Goldsmith?

Aurreko liburuarekin nenbilela (“Gizajoen katalogoa”, Elkar), Harkaitz-en [Cano] zutabe baten bidez ezagutu nuen. Idazketa ez-kreatiboaz egin zuen entsegua, beste liburu pare bat eta hainbat artikulu irakurri nizkion. Berak esaten du Interneten dagoen masa horrekin guztiarekin idazleak ja ezin duela ezer berririk sortu eta ikasi behar duela hori kudeatzen eta birziklatzen. Bere ikastaroetan originala izatea debekatu egiten du eta imitazioa eta pirateoa hobesten ditu. Ikusi nuen Pennsylvaniako unibertsitatean Second Life-n bizpahiru ikastaro ematen zituela eta pentsatu nuen izan behar zuela polita euskaldun bat hor sartzea. Gertatzen da erosi nuela Second Life-ri buruzko liburu potolo bat, hasi nintzen probak egiten eta ez nuen ezer ulertzen... eta erabaki nuen Second Life erabiliko nuela testuinguru bezala.

Beraz, irudikatu egin duzu zertan den mundu birtual hori?

Tira, abatarrak muntatu nituen, gela sinple bat, parkea eta kafetegia. Ezer gutxi gehiago. Zerbait berri egiteko aukera ikusi nuen. Narratzaileak idazten dio Goldsmithi esanez euskalduna dela, Baiona eta Bilbo arteko herri txiki batekoa, eta proposatzen dio ezer berririk idatzi beharrean bere aurreko eleberri batean bost lerrotan emandako eszena bat garatuko duela: etxera itzuli eta neska-laguna bi mutilekin harrapatzeak sortu zion shock emozionala. Hor hasten da fikziozko planoa. Eta, birtuala, ikastaroan bertan: narratzailea atze-atzean esertzen da, ingeles negargarria du... erraz idatzi nuen zati luze hori.

Leer información completa en el sitio web de la fuente