Komikipedia, la base de datos de cómics en euskera en la red
- Fecha5 de Febrero
- Temática Artes visuales, Literatura
Azken urteotan argitaratutako albumak zerrendatzea da hasierako asmoa
Euskeraz plazaratzen diran komikien datu-basea da Komikipedia. Iñaki Otamendi da bultzatzailea, baina wiki erako plataformea danez, komikizaleen ekarpenen bidez informazinoa zabaltzea eta akatsak zuzentzea da asmoa. Era horretara, euskal komikigintzea ikusgai egingo dauen gunea egongo da sarean, beste herrialde eta hizkuntza batzuetan dagozanen parekoa.
Hasiera baten, azken hamarkadetan argitaratutako komiki-albumak zerrendatzea izango da komikipediaren zeregin nagusia, bakotxaren hainbat datu emonaz: Autorea, argitaletxea eta abar. Beste hizkuntza batzuetatik euskeratutakoen kasuan, itzultzailearen barri be emongo dabe. Era berean, urte bakotxean argitaratutako albumen kopurua emoten daben kontagailua ipini dabe webgunearen azalean. Esaterako, 2016an 17 plazaratu ziran eta, 2017an, oraingoz 27 erregistrau ditue.
Hortaz, euskerazko komikien fitxen bildumea egiten dabiz, MediaWiki softwarea erabiliz. Hurrengo fase baten, baina, aurrerapausua egin nahi dabe bultzatzaileek. Izan be, komikigintzearen munduko jardueren barri emongo dabe: Jardunaldiak, azokak, lehiaketak... gaiaren inguruan dagozan dokumentazino zentroak eta bestelako guneak be aitatuko ditue.
Komikiaren mundua ikusgarria dala dinoe Komikipediaren arduradunek, eta orain ikusgai egiteko deia egin dabe. Komikizaleen arteko alkarlana eskatu dabe.






