El Museo de Bellas Artes de Bilbao bate el récord de visitantes en 2017

  • El Museo de Bellas Artes de Bilbao bate el récord de visitantes en 2017
Bizkaie

  • Fecha4 de Enero
  • Temática Artes visuales

Ia 315.000 laguneko markea historiako onena da.

Bilboko museo nagusiak une gozoan dagoz, bertoko zein kanpoko bisitarien erantzunari jagokonez behinik behin. Guggenheim Museoak iragarri barri dau 2017a bere historiako urterik jentetsuena izan dala 2017a eta Arte Eder Museoak be errekorra apurtu dau: Ehun urte baino gehiagoko historia luzean, igazkoa izan zan onena, bisitarien kopuruari begiratu ezkero. Ganera, kontuan izan behar da 2016an be aurreko errekorra gainditu ebala eta, beraz, lehenagotik datorren jokerea dala.

Datu zehatzetara joanda, Arte Eder Museoak zabaldu dauen informazinoak dino 314.987 bisitari sartu zirala museoan 2017an. Balio handiko bilduma iraunkorra dauka museoak, baina aldi baterako erakusketa batzuek izan daben arrakastea ezinbestekoa izan da errekorra gainditzeko. Esate baterako, Alicia Koplowitzen bildumako artelanak ikustera 100.000 lagun baino gehiago joan ziran eta hiru astez luzatu behar izan eben.

Aldaketa urtea be izan da 2017a Arte Eder Museoan. 2002tik zuzendari izandako Javier Viarrek erretiroa hartu eban eta, haren ordez, Miguel Zugazak hartu eban museoaren gidaritzea, Madrilgo Prado museoan urte batzuk pasau eta gero. Aurreko zuzendariaren lanari segidea emon deutso Zugazak bere lehenengo urtean.

Leer información completa en el sitio web de la fuente