Xabier Zabala: «El público me conoce por otros trabajos, y "Brisa" es del todo personal»

  • Xabier Zabala: «El público me conoce por otros trabajos, y

  • Fecha4 de Enero
  • Temática Música

Xabier Zabala musikari zarauztarrak ‘Brisa’ izeneko bakarkako lehen diskoa kaleratu berri du, azken 20 urteotan beste artistentzako ekoizpenak egin ondoren.

Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Maite zaitut, Eskuetan, Euri tanta edo Zirkorrika kantuen atzean dago Xabier Zabala musikaria, baina Korrontziren, Garikoitz Mendizabalen edota Barricada taldearen zenbait abesti ere egin ditu. Horrez gain, film labur eta luze batzuen musika ere egin du. Orain, musikariak azken 20 urteotan egindako kantuekin bakarkako lehen diskoa osatu du “ilusio handiz”.

20 urte besteentzako kantak egiten aritu zara. Zerk bultzatu zaitu orain zure bakarkako lehen diskoa ateratzera?

-Musikaren munduan besteentzako lanak egiten hasi nintzela 20 urte bete dira aurten eta aitzakia horrekin atera dut diska. Besteentzako proiektuak egiteaz gain, 20 urte hauetan gauza asko egin ditut eta orain arte osatuta nuen material guztiari forma emateko momentu ona zela pentsatu nuen.

Beraz, orain beste Xabier Zabala bat ezagutuko dugu, ezta?

-Bai, bai, guztiz. Disko honek ez du zerikusirik normalean egiten ditudan lanekin. Jendeak beste lan batzuengatik ezagutzen nau eta hau guztiz pertsonala da. Besteak ere nireak eta pertsonalak sentitzen ditut −eta hori ere oso garrantzitsua da−, baina hau, agian, bada intimoagoa. Eta ziur nago Pirritx, Porrotx eta Marimototsentzat egindako lana ezagutzen dutenek sorpresa handia hartuko dutela.

Eta zer aurkitu dezakegu diskoan?

-Hamabi abesti instrumental daude, eta musika deskriptiboan edo new ageestiloan kokatuko nuke, musikarekin egoeraren bat edo zerbait deskribatzen delako;izan ere, musikarekin hitzarekin baino askoz hobeto moldatzen naiz. Lasai entzuteko abestiak dira eta denbora luze honetan bizitako egoera pertsonalak eta orokorragoak azaltzen ditut diskoan. Eta instrumentu aldetik denetik entzun daiteke: besteak beste, pianoa, gitarra, soinua, flauta eta bateria. Grabazioa nire estudioan egin nuen, nahasketak Donostiako Elkarren egin ditut Víctor Sánchezekin eta masterizazioa, berriz, Los Ángelesen egin da. Bestalde, disko barruan dagoen testua Andoni Egañak egin dit. Disko honetan entzun daitekeenaren ideia bat egiteko Itsasontzia bideoklipa ikus daiteke Youtuben.

Leer información completa en el sitio web de la fuente