Anuntxi Arana: «Ha surgido una "Metamitologia" fantasiosa en torno a la mitología vasca»

  • Anuntxi Arana: «Ha surgido una
Naiz

  • Fecha20 de Diciembre
  • Temática Literatura, Patrimonio

Lapurdin bizi den jatorri arabarreko antropologoak euskal mitologia du aztergai nagusi, eta eremu horretan egindako lanarengatik Durangoko Azokak banatzen zuen Argizaiola saria eman zioten 2014an. 1985. urtean agortu zen «Ipar Euskal Herriko Legenda eta Ipuinak. XIX. mendean bilduak» liburuaren edizio berritua argitaratu berri du Gatuzain argitaletxearekin

Jean-François Cerquand erudito eta idazle frantziarrak XIX. mendean argitaratu zuen Ipar Euskal Herriko istorioen bilduma transkribatu eta egungo irakurlearentzat egokitu du Anuntxi Aranak. Gaur egun interes handia biltzen duen euskal mitologiaren oinarrian dauden kondairak eta ipuinak plazaratzea du helburu.

Argitaratu berri duzun liburuak zer eskaintzen du?

XIX. mendean Baxenabarren, Xiberoan eta pixka bat Lapurdin supazterrean kontatzen ziren istorioak. Liburuan Cerquandek berak klasifikatu zituen moduan testu mota ezberdinak badira: fabulak eta istorio laburrak (San Pedro, Jondoni Petri eta Jesu kristo), bada asko guk ipuin miresgarriak deitzen ditugunak, (Mari Errauskine eta halakoak, munduan nonbait kokatzen direnak), eta badira hemen kokatuak direnak eta izaki mitikoek protagonizatzen dituzten kondairak. Irri istorio gutxi batzuk ere badira, irri edo burla egiteko.

Zuk sailkapen bat egin duzu horien artean.

Bai, Cerquandek lau artikulutan argitaratu zituen, lehen artikuluan sailkapen bat egin zuen, baina beste hiruretan ez zen horri doitu. Nik nire moduan sailkatu ditut, hasi naiz fabulekin, bera ere horrela hasi zelako, baina gero nire erara egin dut. Beraz, lehenik fabulak; gero ipuin miragarriak edo irringarriak; eta gero sartu naiz hemengo lamina eta pertsonaiekin.

Nire kriterio nagusia izan da hemengo pertsonaiak dituzten kondaira mitikoak, izan dadin laminak, basajaun, herensugea, euli langileak (prakagorriak)... horrelakoak utzi ditut bukaerarako. Mitoak normalean leku konkretu batean kokatzen dira, istorio hauetan bederen, horrelako etxean, halako mendian, harpean, dolmenean…

Leer información completa en el sitio web de la fuente