La revolución y el fracaso de Oteiza
- Fecha19 de Diciembre
- Temática Artes visuales
Jorge Oteiza artistak Bilboko alondegirako egindako proiektua aztertu du Iskandar Rementeria ikerlariak. Kulturgintza iraultzeko tresna bilakatu nahi zuen sortzaileak, baina porrot egin zuen
Kristalezko kubo formako eraikin bat baino ez zen itxuraz, baina maskara horren atzean euskal kulturgintza guztia goitik behera inarrosteko tresna bat ezkutatu nahi izan zuten Jorge Oteiza artistak eta Francisco Javier Saenz de Oiza eta Juan Daniel Fullaondo arkitektoek. Bilboko alondegian eraiki nahi zuten iraultza kulturalaren ernamuina izan behar zuen proiektua. 1988an hasi ziren lanean, baina haren maketa bat baino ez da geratzen egun, ez baitziren iritsi lehen harria jartzera ere. Porrot egin zuen Oteizaren ametsak. Urteak eman ditu Iskander Rementeria ikerlariak proiektu hura ikertzen: doktore tesia egin zuen gai horri buruz, dokumental bat osatu zuen Zinebi jaialdirako, eta liburu itxura eman dio orain lan horri guztiari Oteiza y el Centro Cultural Alhóndiga de Bilbao. Una interpretación estética lanean (Oteiza eta Bilboko Alondegiko Kultur Zentroa. Interpretazio estetiko bat). Oteiza fundazioak argitaratu du liburua, eta porrot haren atzean ezkutatzen zen iraultza saiakera errekuperatzen du argitalpenak.
Hasia zen hiriaren desindustrializazioa Jose Maria Gorordo alkate bihurtu zenean. Sumatu zuen eraldaketa hark, eta kulturan ikusi zuen berregituraketa ekonomikorako aukera. Alondegiak ordurako urteak zeramatzan hutsik hiriaren erdigunean, eta eraikin hartan ikusi zuen alkate izandakoak hiria berrasmatzeko aukera. 1988an hartu zuen Oteiza bere bulegoan, eta han egin zion proposamena. Bisitatu zuen eraikina Oteizak, eta bere proiektu artistiko eta politikoa garatzeko azken aukera ikusi zuen eraikin huts hartan.