Martin Bidaur: "Más que buscar lo que no hay, lo que nos queda es intentar crear desde lo que sí hay"

  • Martin Bidaur:
argia.eus

  • Fecha15 de Diciembre
  • Temática Literatura

Itzulera argitaratu du Martin Bidaurrek, azken hiru urteotan idatzitako poema solteei hari bat emanaz. Haurtzaroko haustura baten ondoren, bere buruaren bila dabilen norbait ageri da liburuko bost ataletan zehar. Liburuaz ez ezik, ITU bandaz, bere belaunaldiaz, argitaletxeez eta beste hainbat kontuz ere mintzatu gara

Zapalduak zituen lehendik euskal literaturaren larre-soroak, baina lehen liburua argitaratzeari darion zera sinboliko hori medio, Itzulera poemategiarekin atera da ofizialki plazara Martin Bidaur. Orain hiru urte Parisen zela idatzi zituen liburuko poema zaharrenak. Materiala pilatu ahala, literatur lehiaketa batzuetan saiatu zen, zorte handirik gabe. “Eskuartean daukadan honek zerbaitetarako balio al du”, galdetzen zion bere buruari, “merezi ote du idazten jarraitzeak?”. Trantze horretan zela, gertukoek animatu zuten poemak Susa argitaletxera bidaltzera. Durangoko Azokako egun batez, Gorka Arrese editoreak bizkarretik heldu eta bota zion: “Zer, liburua atera beharko diagu, ala?”. Eta lanean hasi ziren, ale solteei osotasun bat eman nahian, liburuaren egitura pixkanaka osatu arte. Argitaratu du, jaso ditu kritikak –onak, orain artekoak–, eta ari da elkarrizketak ematen. “Puntu bat iristen da diozuna: honaino. Ez daukat liburuaz ezer gehiago esatekorik”. Garaiz harrapatu dugu, zorionez.

Hautsitako souvenir bat atalarekin hasten da liburua. Haurtzaroko gertakari batek erabat baldintzatzen du ni poetikoaren bizitza, zerbait hausten zaio hor, eta geroztik bere buruaren bila dabil.
Atal guztiak daude bere momentuan kontatuta, lehen atala izan ezik. Atzera begiratu bat da atal hori, edo hobeto esanda, oroitzapen saiakera bat. Haurtzaroan zentratzen da, baina ez da haurtzarotik kontatutako zerbait. Galdera bat dago atzean: nor naiz ni? Zerk egiten nau naizen bezalakoa? Atzera begiratzen duzu, are, orainaldira, eta ohartzen zara ez daukazula tresnarik egoera kudeatzeko. Beraz, irteera faltsu bat topatzen duzu: ihes egitea. Kasu honetan, Pariserako ihesa.

Pariserako bidaia baino lehenago ere ageri da ihesa, mundutik bakartzeko joera gisara.

Bai, noski. Ihesa Parisen gauzatzen da, baina bigarren ataleko –Itxaronaldia– poema guztietan ageri da. Zeri itxaroten ari da? Parisera egin behar duen ihes horren zain dago.

Ihes definitiboaren zain dago.

Ustez bai. Bi gauza nahasten dira hor. Itxaroten ari den tokian ezin du egon. Orduan, aukeretako bat da haurtzaroan hautsi zaiona berreraikitzera joatea nonbaitera, edo dena atzean utzita berdin-berdin ihes egitea. Biak nahasten dira atal horretan. Bi ihesak ihes bera dira.

Leer información completa en el sitio web de la fuente