Irene Aldasoro: «Las escritoras están ocupando la posición que les corresponde en la colección de Literatura Universal»

  • Irene Aldasoro: «Las escritoras están ocupando la posición que les corresponde en la colección de Literatura Universal»
    Irene Aldasoro itzultzailea
argia.eus

  • Fecha23 de Noviembre
  • Temática Literatura

Durangoko Azokaren aurreko argitalpen-lasterketan hots handirik egin gabe pasa da beharbada notizia: Emily Brontëren Gailur ekaiztsuak nobela euskaraz irakur daiteke jada. XIX. mendeko klasikoa itzuli duen Irene Aldasororekin hitz egin dugu liburuaz, idazleaz, itzulpenaz eta oraindik euskarara itzultzeko dagoenaz

Dante Gabriel Rossetti poeta eta margolariak “munstro ikaragarri” gisa deskribatu zuen Gailur ekaiztsuak. Piztia bezatzea bezalakoa izan da itzulpen lana?

Nahikoa borrokatu behar izan dut, egia esan (baina noiz ez da borroka itzulpen-lana?). Azkenean, behintzat, lortu dut munstroa orrialde batzuetan entzerratuta uztea, eta denboralditxo batean hor egongo dela espero dut, atzera leihoren batetik salto egin, eta beste norbaiti agertzen ez zaion bitartean.

XIX. mendeko klasiko bat da nobela. Euskarak aspalditik zeukan zor bat kitatu du argitalpen honekin?

Jakina, hau bezalako obra klasiko ezagun-ezagun hauekin hori gertatzen da. Kanpotik begiratuta, esan daiteke: Baina, nola! Oraindik itzuli gabe dago hori? Oraindik klasiko ezagun asko geratzen dira itzultzeko. EIZIEk Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin aurrera daraman Literatura Unibertsala bildumak, esate baterako, egiteko hori du, eta horretan ari da, baina dituen baliabideen erritmoan.

Oso gazte idatzi zuen Brontëk liburu hau, bera ere gazte hil baitzen, 30 urterekin. Izan zuen bigarren edizio bat, Emilyren ahizpa Charlottek orraztua. Zein erabili duzue itzulpenerako?

Itxura denez, lehenengo edizioa narras samarra irten zitzaien, Charlottek argitaratzaileari salatzen dionez: inprenta-probak zuzendu gabe daudela egozten dio, beteak beste. Baina, bigarren ediziorako, inprenta-probak ez ezik, bere moldaketa propioak ere egin bide zituen Charlottek. Guk lehenengo edizioan oinarrituriko bertsio bat erabili dugu, liburua bi zatitan aurkeztuz, eta paragrafoak bere horretan mantenduz.

 

Leer información completa en el sitio web de la fuente