Koldo Izagirre: «Xabier Lete nunca estaba satisfecho con su trabajo

  • Koldo Izagirre: «Xabier Lete nunca estaba satisfecho con su trabajo
    Foto: MICHELENA
Diario Vasco

  • Fecha23 de Noviembre
  • Temática Música, Literatura

'Elurra ikusi dut' antologia osatzeko kantari, musikari eta poeta oiartzuarraren obra arakatu du Koldo Izagirrek, nahiz eta ezin izan duen Aldundiaren esku dagoen Leteren funtsa aztertu.

"Azaroko arratsaldean elurra ikusi dut Bianditz mendiaren hegal-gailurretan...". Honela hasi zuen Xabier Letek 'Egunsentiaren esku izoztuak' (Pamiela, 2008) liburuan jasotako poemetako bat. Elkarrek argitaratu duen 'Elurra ikusi dut' antologian ere badago nostalgia darion poema hori, Leteren beste 130etik gora lanekin batera.

Xabier Letek (Oiartzun, 1944-Donostia, 2010) kanturako idatzi zituen zenbait letra eta argitaratu zituen liburuetan bildutako hainbat poema aukeratu ditu Koldo Izagirrek (Pasaia, 1953) eta, horiekin guztiekin, Leteren "antologia partzial" bat atondu du. Partziala da sortzez eta propio falta zaiolako orotarikoa izateko bokazioa. Liburuaren izenburuak berak adierazten duen moduan, 'Koldo Izagirreren antologia bat' delako ere bada partziala. Eta baliteke hirugarren arrazoi batengatik ere izatea partziala, liburua ixten duen oharrean honakoa baitio Koldo Izagirrek: "Uztailaren 21ean eskabidea bete nuen KM Liburutegi publikoan Xabier Leteren funtsa ikusteko. Ez zait erantzunik heldu".

Leer información completa en el sitio web de la fuente