Alaine Agirre presenta las novelas "Maren" y "Libe"
- Fecha22 de Noviembre
- Temática Literatura
Bilduma barri bateko liburukiak dira nobela biak
Erein argitaletxeak Txandaka bildumea jarri dau martxan Alaine Agirreren Maren eta Libe elebarriakaz. Ez dira, baina, jasoko dituan lan bakarrak izango, izan be, egilea hurrengoak lantzen dabil jada.
Agirrek aurkezpenean azaldu dauenaren arabera, istorio batzuk kontatu nahi zituan, baina ez eban nahi elebarri guztiak leku edo une berberetik kontetea.
Maren-i jagokonez, hamasei urteko neskatoa da eta bizitzan gauza asko ditu deskubriduteko: maitasuna, zaletasunak, lagunak, ikasketak… Protagonistea esperientzia guztiak batzen eta abenturak bizitzen joango da, baina bide horretan, konturatuko da bere burua dala, batez be, deskubridu, ezagutu eta onartu beharrekoa.


