Peru Magdalena: «Cuando aprendes a jugar con los sueños y a dominarlos, también consigues dominar la realidad»

  • Peru Magdalena: «Cuando aprendes a jugar con los sueños y a dominarlos, también consigues dominar la realidad»
Naiz

  • Fecha20 de Noviembre
  • Temática Literatura

Mistikotasuna dario Peru Magdalenaren «Ametsondoa»-ri (Elkar). Ametsen munduari lapurtutako aleekin eraiki du alegoria eta poesia zertzeladadun mikroipuinez osatutako argitalpena. Dimentsio horretatik, «Oraina lehertu zait ipuin labur batean» gisako gozokiak dakartza. Patxadaz irakurri eta amestekoa

Ametsen mundutik sortutako aleak bildu dituzu «Ametsondoa»-n. Ze abiapuntu du proiektuak?

Betidanik izan naiz ametsei arreta jartzen dion pertsona. Txikitatik izan dute pisu handia nigan, eta nerabezaroan eta heldu ahala, jarraitu izan dut beraien inguruan hausnartzen, gogoratzen, pentsatzen. Uste dut sortzaileari ematen diotela lehengai oso indartsu eta purua, oso gardena, ametsetan oso barneko gauzak irteten baitzaizkigu, inkontzienteko irudiak, arketipoak... horiek beti azaldu izan dira nire sorkuntzetan. Kasu honetan, karga literarioa ikusten nien, istorio modukoak ziren zenbait amets, adibidez gurdia lokatzetan geratzen zaionarena edo maitea parean ikusi eta atzean agertu ostean, desagertzen denarena.

Benetako ametsak dira?

Bai, bai, amets-ametsak dira, gero tratamendu minimo bat emanda. Beste batzuk ez, beste batzuk ametsen irudien gainean egindakoak dira: horien gainean idazten joan naiz, irakurtzen... ze, badakizu, sorkuntza prozesu batean zaudenean obsesio handiz ikusten dituzu gauza horiek guztiak, hanka puskatzen duenak beti hanka puskatuak ikusten dituen bezala. Kasu honetan, prozesu intentsu batean murgildu nintzen eta irakurri nituen hainbat kulturatako ametsen eta irudi arketipikoen kontuak, koanak, xamanen istorioak, Afrikako marabouten legendak, Euskal Herriko mitologia... Hori gehi nik asmatutako gehi amestutakoa erabilita sortu da liburua.

Bada ametsak idazten dituenik, interpretazio bila dabilenik... hala ibili izan zara?

Ez horrenbesteraino. Nik uste dut ametsak interpretatzeko zilegitasuna norberak bakarrik duela; baldin eta interpretatu nahi baditu, ez diodalako nik interpretatu behar direnik. Baina norberak jasotako irudi eta bizipenen gehi kontziente kolektiboan dakargunaren nahasketa horretatik irteten dena beste batek interpretatu eta esatea amets horrek esan nahi duela aitona gorrotatzen zenuela edo problema sexualak dauzkazula... Uste dut horretan errazkeria handia dagoela.

Sorkuntzarako material franko ematen dute ametsek.

Gaitasun handiko zelaiak eta irudiak ematen dituzte, sinbolikoki oso indartsuak dira. Eta horiek erabili ditut sortzeko, ez hainbeste helburu psikoanalista batekin. Ni naiz uste dutenetakoa ez dela horrenbeste «ezagutu zure burua», baizik eta «asmatu zure burua». Ze, neure burua etengabe aldatzen ari da eta askotan sartzen garenean halako prozesuetan ezagutu behar dut nire burua, baina nire burura heltzen naizenean ez dago leku finko batean, leku hori mugitzen ari da. Errotonda batean bueltaka hastea bezala da.

Nik gehiago sinesten dut norbere instintuak errespetatuz asmatzean. Guk errealitatea egin egiten dugu eta, orduan, esaten, egiten dugunarekin sortzen dugu gero ibiliko dugun bidea; izan gabe pentsatzea denbora guztian bide bat daukagula eta hortik joan behar dugula, patua mugiezina dela. Nik pentsatzen dut guk proiektatzen dugula gure bidea.

Leer información completa en el sitio web de la fuente