Joseba Intxausti: «Vengo de un parón, pero mi vida en la cultura vasca nunca ha se ha detenido»

  • Joseba Intxausti: «Vengo de un parón, pero mi vida en la cultura vasca nunca ha se ha detenido»
    Argazkia: ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS
Berria

  • Fecha20 de Noviembre
  • Temática Literatura

1956ko belaunaldiko kide eta eragile da Joseba Intxausti. 'Jakin' aldizkariaren birfundatzaile; euskararen historia sozialaren eta Euskal Herriko historia erlijiosoaren ikerlari... Idatzi duen guztia eskuragarri jarri berri dute 'jakin.eus'-en
 
36ko gerrak eragin zuen kultur transmisio etenaren emaitza da Joseba Intxausti (Segura, Gipuzkoa, 1936). 12 urterekin garbi omen zeukan fraide frantziskotar izan nahi zuela. Arantzazuko santutegiak zentraltasun nabarmena izan du bere bizitzan, bertan garatu zuen bere bizitza markatu zuten euskaltzaletasuna, historiazaletasuna eta lankidetasuna. Jakin aldizkariaren zuzendaritzan, UEUren sorreran eta UZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroaren zein Kulturarako Euskal Fundazioaren gidaritzan aritu izan da, besteak beste. Lan horien lekuko da Jakin.eus gunean asteon ireki dioten ataria.

1959an, Illobira bultzaka artikulu haustailea argitaratu zenuen, Jakin-en 9. zenbakian. Euskara hiltzetik salbatua ikusten al duzu gaur?

Hori oso problematikoa da, baina ni ez naiz hasiko itxaropenei gainera izotza botatzen. Hori piztuta dago, bidea egin dezala. Daukaguna gabe, ez da salbatuko. Daukagunarekin, zenbaiten ustez, ziurki salbatuko da; nire ustez, beharbada.

Euskara garbiaren eta kultura klasiko antimodernoaren ereduaren aurka jo zenuen. Haserretu zitzaizkizun batzuk.

Bai. Eztabaidak gogorrak ziren. Euskararen batasunaren inguruko hitzaldiak eman behar izan ditut, eta norbaitek nire kontrako panfletoak bota zituen Tolosan, bizi nintzen herrian, «komunistekin» omen nenbilelako. Tolosan hainbat euskaltzale historiko bizi zen, eta ni baino zaharrago haiek, momentu hartan behintzat, batuaren asmoaren kontra egon ziren. Nik sekula ez dut pentsatu gerra aurreko apaizek euskara ona egin ez zutenik. Aurrekoen lana baliagarri izan zait. Nola ez! Ez zidan balio, baina, teologia egiteko. Dotrinarako bai, baina teologiarako ez. Beste egitura bat behar genuen, alde guztietatik.

Euskara batuaren borroka horretan, Jose Luis Alvarez Txillardegi aldeko izan zenuen.

Arantzazutik izandako nire lehenengo harremanetako bat, euskal idazleen artean, harekin izan zen. Ez zen nire modukoa justu-justu, baina helburu batzuetan bat egiten genuen. Hizkuntzaren modernotasunean eta euskara batuaren gaian erabat ados geunden. Aliatuak ginen hor. Jakin-ek digitalizatua eta sareratua du haren obra guztia, eta garrantzitsua da hori.

Zure lana ere sareratu berri du Jakin-ek. Asteon aurkeztu du emaitza. Gai askotaz idatzi duzu.

Bai. Eta, batzuetan, oso baldintza eta momentu gordinetan.

Behar zenuelako idatziko zenituen.

Bai. Baina nik askotxo hitz egin dut nere buruaz eta nire ingurukoaz. Ikertzaileak etorriko dira, eta egin eta esan dezatela nahi dutena. Batek mila gauza egin ditu. Ataunera joan, esaterako, foruei buruz hitz egitera, jurista izan gabe eta euskal historiatik gehiegi jakin gabe. Niri inork ez zidan euskal historiaz hitz egin, izan ere, unibertsitatean!

Leer información completa en el sitio web de la fuente