Euskara hutsezko tamaina horretarako antzerki topaketa bakarra da Azpeitiakoa: "Bakarra izan ordez, bat izan nahiko genuke, ordea", azpimarratu du Josu Labaka kultura batzordeburuak. Antzerkigintzaren bueltan lanean ari dira herriko eragile eta norbanako ugari, eta antzerkiaren bueltan "beste bultzada bat" ematea dutela helburu zehaztuz hasi du hitzartzea: "Antzerkiaren munduan, modu zabalean, lanean ari diren horiei baliabideak eskaini, lagundu eta babesteko ari gara lanean".
Eneko Etxeberria alkateak 35 urte horietan zailtasun askori egin behar izan dietela aurre adierazi du: "Herri txikia gara, aurrekontu handia dute topaketek eta zailtasun handiak izan ditugu, batez ere krisi garaian", adierazi du. Azken urteotan Eusko Jaurlaritzak topaketei ematen izan dion laguntzarik ez zuen jaso, eta aurtengoan ere ez du jasoko. Hala ere, Azpeitiko Udalak topaketak mantentzeko egin duen ahalegina aipatu du: "Guk antzerkiaren aldeko apustua egiten dugu. Ez zaigu juxtua iruditzen horrelako ekimen bati guk eutsi beharra, baina guk konpromiso osoa dugu topaketei eutsi eta antzerkigintzaren alde lanean jarraitzeko", adierazi du Etxeberriak.
Topaketetik haratago, ordea, Azpeitian abian dira antzerkiari lotutako beste hainbat proiektu: "Topaketetan bukaerako emaitza ikusten bada ere, sormen lan handia dute atzetik antzezlanek eta azken 3-4 urteotan Kulturaz Kooperatiba sormen prozesu horiek balion jarri eta laguntzen ari da", adierazi du Aitor Beingoetxea Kulturazeko kideak. Hala, egoitza programaren bidez aurtengo maiatzean Azpeitian egoitza programan parte hartu zuen 'Heriotza bikoitza' obra izango da ikusgai. Obra horietako esperientziak eta sormen prozesua bera ikastetxeetako ikasleekin eta herritarrekin elkarbanatzeko mediazio saioak ere abiatu dituzte.
Xabier Agirre Txalo taldeko kideak Azpeitiko antzerki zaletasuna ekarri du gogora: "Nik uste dut gu 86 edo 87. urtetik askotan etorri izan garela hona antzerki obra ugarirekin. Urte zailak ziren hasierako haiek, herri askotan ez zegoelako antzokirik, eta ikusleak ere antzerkia zale gutxi zeudelako. Baina Azpeitira antzokira etortzen ginen, eta plaza beti beteta izaten zen". Orduan, orain bezalaxe plaza garrantzitsua zen.
Oier Guillan eta Xabier Ziarrusta bat etorri dira euskal antzerkigintzaren aniztasuna, produkzioa eta kalitatea erakusten duela egitarauak azaltzean: "Durangon liburu eta diska azoka egiten da. Eta Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak Euskal Herriko antzerkigintzaren azoka dira. Erreferentzia dira, goi mailako programaketa ausarta eta anitza da aurtengoa. Ziarrusta topaketetako bi proiekturen partaide da, formatu txikiko Bihotz salataria eta Miss Karaoke obretan aktore lanak egingo ditu. Oier Guillanek euskarazko antzerkigintza "bere osotasunean" erakusten duen "erakusleiho bakarra" dela Azpetikoa ere azpimarratu nahi izan du.
Sarrerak salgai
Sarrerak takilan bertan salgai jarriko dira egunean. Aurrez erosi nahi dituztenek, berriz, azpeitia.eus webgunearen bidez dute horretarako aukera. Helduen sarrerek 5 euro balio dute, eta haurrentzakoak 3 euro. Gaztetxeko emanaldiek, berriz, ez du sarrerarik izango.
Egitaraua
Azaroak 1, asteazkena. V. Antzerki Eskolen Eguna
Goizean, EHAZEk antolatuta eta Metrokoadroka Taldeak gidatuta antzerki ikerkuntza: tailerrak eta Pertsonaien iraultza kale antzerkia, Antzokitik at! taldearen eskutik. Plaza Nagusian. Amaitzeko, ogitartekoak Sanagustin kulturgunean.
Azaroaren 1etik 17ra
Corrado Massacciren Txontxongiloen ametsak txontxogilo tailerra ikastetxeekin eta txontxongilo erakusketa, Betharram Aretoan.
Azaroak 3, ostirala
21:30ean: Miss Karaoke, Soreasun. Metrokoadroka Kolektiboaren eta Pez Limboren eskutik.
Azaroak 4, zapatua
21:30ean: Ez dok hiru, Soreasu antzokian. Tartean Teatroaren eskutik.
Azaroak 5, igandea
17:00etan: Mendi tontorrean, Soreasu antzokian. Txaloren eskutik.
Azaroak 9, osteguna
21:00etan: Erbeste edo sahiets baten aldarrikapenak, udaletxeko ganbaran. Anodino Teatroaren eskutik.
Azaroak 13, 14, 15 eta 16 Eskola edo Gaztetxoei Zuzenduriko Antzerkia
11:00etan eta 15:30ean, Soreasu Antzokian.
Azaroak 10, ostirala
21:30ean: Hau da nire ametsen kolorea, Soreasun. Compagnie Rouge Elea.
Azaroak 11, zapatua
21:30ean: Etxeko saltsak, Soreasu Antzokian. Txalo Prokuzioak.
Azaroak 12, igandea
17:00etan: Azken itzulia, Soreasu Azntzokian. Theatre des Chimeres.
Azaroak 12, igandea
17:00etan: Plisti plasta, Dinamoan. Pantzart Teatroa.
Azaroak 17, ostirala
21:30ean: Heriotza bikoitza (Doble Malta), Soreasu Antzokian. Jon Ander Alonsorekin.
Azaroak 18, larunbata
21:30ean: Hysteria, Soreasu Antzokian. Eromen Produkzioaken eskutik.
Azaroak 19, igandea
17:00etan: Lunaticus Circus, Soreasu Antzokian. Teatro Paraiso.
Azaroak 23, osteguna
21:30ean: Hozkailua, Gaztetxean. Huts Teatroa. Antzerki alternatiboaren VI. ziklo berezia. 20:00etan luntx bejetarianoa eskainiko da.
Azaroak 24, ostirala
21:30ean: Bihotz salataria, Gaztetxean. Atx Teatroa. Antzerki alternatiboaren VI. ziklo berezia. 20:00etan luntx bejetarianoa eskainiko da.
Azaroak 26, igandea
XXXV.Euskal Antzerki Topaketen bukaerako ikuskizuna
18:00etan: Maurizia, Soreasu Antzokian. Aukeran Dantza Konpainia.


