Asier Mendizabal recibe el premio Arte y Mecenazgo de la Fundación La Caixa

  • Asier Mendizabal recibe el premio Arte y Mecenazgo de la Fundación La Caixa
    Argazkia: MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS
Berria

  • Fecha25 de Octubre
  • Temática Artes visuales, Literatura

Mendizabalen «bikaintasun sortzailea» nabarmendu du saria banatzen duen epaimahaiak. 50.000 euro jasoko ditu sortzaileak, eta artista liburu bat sortzeko izango dira horietako 20.000
 
«Bikaintasun sortzailea». Ezaugarri hori nabarmendu dio La Caixa fundazioak bultzatzen dituen Arte eta Mezenasgo Sarien epaimahaiak Asier Mendizabal artistari (Ordizia, Gipuzkoa, 1973). Horregatik saritu dute: hizkuntza artistikoari «ekarpen handia» egin diolako, testu, irudi eta forma uztarketa etengabearen bidez. 50.000 euro jaso ditu Mendizabalek, eta artista liburu bat sortzen laguntzeko izango dira horietariko 20.000. Pozik azaldu da sortzailea sariarekin, eta, zehaztu duenez, ez du oraindik erabaki zeri buruzkoa izango den liburua. «Behar bati erantzun behar diote liburuek. Batez ere paper gainprodukzio bat sumatzen dudanean, artearen noraezaren sintomatako baten erakusgarri. Behar bat sortu beharko dut, beraz, liburuaren erronkari motibazioz heltzeko».

Proiekzio handia du Mendizabalek nazioartean, eta, besteak beste, Espainian, Portugalen, Frantzian, Italian, Suitzan, Herbehereetan, Austrian, Ekuadorren, Brasilen eta Turkian egin ditu erakusketak. Veneziako 2011ko biurtekoan ere erakusketa nagusiaren parte izan ziren bere lanak. Sakon lotuta dago bere jarduna, gainera, Euskal Herriko kultura eta historiarekin, eta, hain zuzen ere, maiz kultura eta historia horiexek darabiltza bere sorkuntza lanetarako lehengai modura.

Mendizabalek aitortu duenez, badu joera sariekin «mesfidati» jokatzeko, baina, dioenez, kasu honetan pozik onartu du aitortza: «Oraingoan, epaimahaiaren sinesgarritasunak ezartzen duen distantzia lasaigarri izan zait». Guztira, bederatzi kide izan ditu saria Mendizabali ematea erabaki duen taldeak: Ignasi Aballi artista, Nimfa Bisbe La Caixa fundazioaren bilduma arduraduna, Jose Luis Blondet eta Chus Martinez komisarioak, Pedro Carreras galerista, Nuria Enguita Valentziako Bombas Gens arte zentroko zuzendaria, Patricia Phelps eta Juan Barez bildumagileak, eta Carlos Urroz Arco azokako zuzendaria.

Leer información completa en el sitio web de la fuente