Ruben Rosas: «Hay que dar a conocer y reconocer el trabajo que hicieron aquellas mujeres»
- Fecha23 de Octubre
- Temática Audiovisual
Euskal Zine Bilerako amaiera ekitaldian jaso zuen Ruben Rosasek IV.Benito Ansola Saria. Bederatzi hilabete izango ditu “Atsolorra” proiektua gauzatzeko. Atsolorra bezalako ohiturak berreskuratzeak inola ere ahaztu behar ez dena gogorarazten digula dio: besteei laguntzeko prestutasuna eta konpromezua. Datorren urteko Zine Bileran estreinatuko da lana
Lehendabizi, atsolorraren tradizioa zer den labur esaterik?
Atsolorra Euskal Herriko baserri-giroetan errotutako ohitura zahar bat da. Bertan, emakume batek haur bat izaten zuenean semerik gabeko beste emakume batzuen laguntza jasotzen zuen. Sostengu hori ez zen erditze kontuetara mugatzen. Izan ere, emakumeek, garaiko pobreziak ahaztu eta elikagaiz edota bestelako beharrizanez hornitzen baitzuten familia guztia. Azken batean, jaio berria emakume baten erantzukizuna ez, baizik eta talde edo komunitate baten konpromezu edo ardura zen. Behin ama eta umea errekuperatuta zeudenean, herrian festa bat antolatzen zen, hortaz, atsolorra egun batzuk edo aste batzuk igaro zitekeen.
1970. urtean desagertu zela diozu, zerk eraginda?
Egia esateko, ez dago batere garbi. Batzuk, garai berrien etorrerari leporatzen diote usadioaren
desagerpena. Beste batzuk, haratago doaz, esanez frankismoak debekatu zuela euskaldunen tradizio bat izateagatik. Eta badira beste batzuk elizari leporatzen diotenak, atsolorretan semerik gabeko emakumeak parte hartzen zutenez… eta garai horretan nahiko gaizki ikusita zegoenez ba…
Zergatik aukeratu duzu Ereñotzu dokumentala egiteko?
Hein handi batean, atsolorraren gaia aitzaki bat da Ereñotzuko komunitatearen inguruan hitz egiteko. Aipatu beharra dago Ereñotzu ez dela ez herri bat -nahiz eta horren izaera betidanik eduki noski-, baina ezta auzo bat ere -Hernanitik 8-kmtara dago-. Berezko izaera horrek eraginda, 2010ean, Gipuzkoako Aldundiak entitate txiki moduan izendatu zuen. Ereñotzuko kideen aurreneko ekimenen artean ahaztuta zeuden tradizioak berreskuratzea izan zen. Horretan kokatzen da atsolorra berreskuratzeko ahalegina. Nahiz eta Euskal Herriko hainbat tokitan tradizioa burutu, eurek aitzindari izan dira.


