Apenas es cultura
- Fecha23 de Octubre
- Temática Artes visuales, Artes escénicas, Música, Audiovisual, Literatura
Dominique Burukoa Baionako Antzoki Nazionaleko zuzendariak egin du azken adierazpena: «Ez dago aski kalitaterik euskarazko ikuskizunetan». Luzea da antzeko iritzien zerrenda, ordea, eta halako jarrerek dituzten ondorioez aritu da BERRIA hainbat sortzailerekin
Ez dago aski kalitaterik euskaraz egindako ikuskizunetan». Zerrenda luzea osa daiteke euskara eta euskal kultura gutxiesten duten esaldi horren parekoekin. Dominique Burukoa Baionako Eszena Nazionaleko zuzendariak duela aste batzuk esandako hori izan daiteke zerrendako azkena. Haren hitzetan, kalitate falta baita berak zuzentzen duen antzokian euskarazko lan gehiago ez programatzeko arrazoia. Euskaraz lan hobeak sortuko balira egitarauan pozik sartuko lituzkeela esan zuen aurkezpen eguneko prentsaurrekoan. Baina Burukoarena ez da kasu soltea. Tarteka heltzen dira gisa horretako adierazpenak esfera publikora. Haien bilduma labur bat egin du BERRIAk, eta galdera egin die hainbat sortzaileri: Zergatik entzuten dira oraindik halako adierazpenak? Eta zer ondorio dakarte halakoek? Iñigo Aranbarri idazleak, Eneritz Artetxe aktore eta Ehaze elkarteko lehendakariak eta Iñaki Azkona Iruñeko Udaleko kultura programatzaileak erantzun dituzte galderak.
«Nik ez dut Dominique Burukoa ezagutzen», hasi du azalpena Iñigo Aranbarri idazleak, «eta ez dakit zer ezagutzen duen euskarazko ikuskizunez horrela hitz egiteko, baina diskurtsoa aski ezaguna egiten zait beste arlo batzuetara aplikatua. Gehienetan, ezezagutzatik. Gauzek, berez, hala behar dutelako izan. Nola egingo dute boskimanoek Sixtina kapera? Kontra eginez gero, prestatua dute defentsa: 'Nik neuk ez dakit, esan didatena'. Bestela, berehala duzu fiskala gainean: 'Ea, eman iezazkidazu bost izen'». Euskalduna erdaldunaren aurrean bere burua justifikatu beharrean dagoela dio Aranbarrik, eta logika hori apurtzeko beharra dagoela ere iradokitzen du horregatik. «Ez dakit nola egiten dugun; beti gauzkate epaitegian. Susmagarriak gara. Txikiak, itsusiak, kulturalki atzeratuak eta lapurrak gara, hala dio gugatik ahoz aho kontatzen den jardunak. Gezurretako datuak erabiltzen dira horretarako sarritan».
Kalitatearen ideia bera jartzen zuen zalantzan Antton Luku idazle eta antzerkigileak Euskal Kultura? saiakera liburuan (2009, Pamiela). Egileak esaten zuenaren arabera, euskal kulturaz kanpoko eragileak dira kalitatea zer den eta zer ez den ezartzen dutenak, eta horregatik galdera: euskaldunek kalitatearen kontzeptura sarbiderik ez dutela izan daiteke arazoaren parte? Aranbarrik erantzuna: «Arazoa ez al da zerbait izateko beti itzuliak, bertsionatuak izan behar dugula; alegia, berez, ez garela? Zer neurtu behar dugu, eta zerekin? Non jokatzen dira olinpiar joko horiek? Nor da epailea? Nork ematen ditu dominak? Nork finantzatzen du lehiaketa hori? Hau ez da ihesa: garenak gara. Oso-oso kontsumitzaile kopuru txikia duen kultura gara».