Mielotxin folk taldea: Fortalecidos después de la crisis
- Fecha20 de Octubre
- Temática Música
Lau urte diskorik kaleratu gabe egon ondoren, Mielotxin folk taldeak 'Alan Lomax in memoriam' diskoa aurkeztuko du bihar, Barañainen
Azken urteetan izan dituen «gorabehera handiak» direla medio, agertoki eta grabazio estudioetatik apur bat aldenduta egon da Mielotxin folk taldea. 2013an ia urtebeteko etenaldia egin zuten, hausnartzeko. Horri esker «indarberritu» ondoren, oholtzetara eta grabazio estudioetara itzuli nahi zutela erabaki zuten. Hala, zazpi urte diskorik grabatu gabe egon eta gero, Alan Lomax in memoriam diskoa grabatu zuten iragan apirilean, Oiartzungo (Gipuzkoa) MECCA estudioetan, eta, bihar, aurkezpen modura, musika eta dantza uztartuz, ikuskizun bat egingo dute Barañaingo (Nafarroa) auditoriumean.
Alan Lomax etnomusikologo estatubatuarrak 1952an Euskal Herrira egindako bidaia batean egin zituen grabazioak dira Mielotxin taldearen lan berriaren oinarri. Iñigo Agerri taldeko abeslari eta soinu jotzaileak esan duenez, ikerketa « handia» egin dute lan berria gauzatu ahal izateko. Lomaxek Nafarroako hainbat herritan egindako grabazioak aztertu dituzte: besteak beste, Elizondon, Arbizun eta Erratzun. «Herriko kanta asko grabatu zituen, baina guk hiru kantu hautatu, horiek moldatu eta gurera ekarri ditugu», dio Agerrik. Gaineratu duenez, Alan Lomaxek euskal kulturaren ezagutzaren alde egindako lanaren aitortza modura jarri diote diskoari haren izena.