Delorean presenta una canción en recuerdo de Mikel Laboa

  • Delorean presenta una canción en recuerdo de Mikel Laboa
Bizkaie!

  • Fecha13 de Octubre
  • Temática Música

Kantari donostiar ezagunari buruzko diskoaren lehenengo pausua da Kantuz.

Mikel Laboa (1935-2008) eragin handiko artistea izan zan, bai bere belaunaldiko sortzaileen artean eta baita ondoren etorri diranentzat be. Itxuraz, Mikel Laboaren eta Deloreanen estiloen artean alde handia badago be, taldeak esperimentazinorako bidea zabaldu dau eta Laboa izan dabe inspirazino iturri. Bide barriak urratu eta emozino barriak topetako asmoz ekin deutsie proiektuari, Elkar argitaletxeak azaldu dauenez.

Zemendiaren 15ean, beraz, Mikel Laboa izeneko diskoa argitaratuko dau Delorean banda gipuzkoarrak. Zazpi abestiko bildumea izango da. Laboaren jakin-min mugabakoan eta euskal musikan izan eban eragin sakonean oinarritu dira lan hau sortzeko. Barritzaile, bide-urratzaile, aurrerakoi, solidario, ohiko kantuen zale, poesiazale eta esperimentatzailea izan zan Laboa, Elkarren esanetan. Deloreanentzat eredu da hori guztia.

Leer información completa en el sitio web de la fuente