Martin Bidaur publica su primer libro de poemas "Itzulera"

  • Martin Bidaur publica su primer libro de poemas
    Martin Bidaur Itzulera liburua eskuetan duela, atzo, Donostian. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS
Berria

  • Fecha11 de Octubre
  • Temática Literatura

«Esperientzia intimo baten kontaketa» egin du, iragana aztertzeko gogoa nola, orain berri bat eraikitzekoa ere islatuz

«Uharte miserable bat da nora itzuli ez duenaren bizitza; miserable izateari uzteko ezinbestean inora itzuli behar duela uste badu. Irtenbide bakarra bizipen berriei ekitea da». Martin Bidaur poetaren hitzak dira. Itzulera lehen poema liburua argitaratu berri dio Susa argitaletxeak. Begirada poetikoa jarri du iraganean; balizko eta ezinezko itzulera batean; eta, era berean, bizipen berri bati ekin dio. Zer izan liteke, bestela, estreinako poesia liburua plazaratzea.

Poemak idazten zituen lehen ere Martin Bidaurrek (Tolosa, Okzitania, 1996). Eta Itu Banda literatur kolektiboko kide gisa argitaratu ere bai Lekore aldizkarian. «Saiakeraren bat ere egin nuen aurreko poema batzuk lehiaketa batera bidali eta nonbait argitara ote zitezkeen. Baina ez ziren atera», kontatu du liburuaren aurkezpenean, umiltasunez. Baina, azken bizpahiru urtean— 2014ko irailean hasita—beste poema sorta bat bildu zuen: «Bilduma aldakor bat zen. Denborak aurrera egin ahala, poema berriak idazten nituen, eta beste batzuk zaborretara botatzen nituen, nolabait esatearren. Itu Bandakoek animatu ninduten poema horiek Susara bidaltzera, liburu bat osatzeko balio zezaketen edo ez ikusteko, benetan merezi ote zuten poema haiek...». Handik gutxira Gorka Arrese Susako editorearen deia jaso zuen: «'Zer, liburua aterako dugu, ezta?' esan zidan. Ezustean harrapatu ninduen», gogoratu du Bidaurrek.

Leer información completa en el sitio web de la fuente