"Umorea politikoa da": Mesa redonda en Oihaneder Euskararen Etxea de Gasteiz

jakin.eus

  • Fecha27 de Septiembre
  • Temática Literatura

Laura Mintegi, Unai Iturriaga eta Uxoa Anduaga izango dira mahaiaren bueltan

NOIZ: Urriaren 4an, 19:00etan

NON: Oihaneder Euskararen Etxean, Gasteiz. ORTUÑO aretoan (Montehermoso)

Nork zeri barre egin, zergatik eta zertarako, mugaren alde batean edo bestean kokatzen gaituumoreak. Posizionatzen gaitu. Eta euskaldunok muga lerro horretan egiten dugu balantza: Mission Pays Basque eta Ocho Apellidos Vascos pelikulak edo ETBren Euskalduna naiz eta zu? saioarekin sortutako harrabotsa horren lekuko. Horixe aztertu du Jakinen 220. aldizkariak. Umorearen eraikuntzari eskaini dio zenbakia. Eta horixe izango dute solasgai Unai Iturriaga bertsolari, irudigilea eta gidoilariak, Uxoa Anduaga soziologoak eta Laura Mintegi idazle eta EHUko irakasleak mahaiaren bueltan. Hirurak aldizkariko artikulugileak. Norbere esperientziatik eta euskaldunon ikuspegitik arituko dira eztabaidan umorearen erabileraz eta esanahiaz. Guztia gidatzen Iñigo Astiz kazetaria.

Leer información completa en el sitio web de la fuente