Barbara Goenaga: «La gente se lo va a pasar bien viendo la película "Operación Concha"»

  • Barbara Goenaga: «La gente se lo va a pasar bien viendo la película
berria.eus

  • Fecha25 de Septiembre
  • Temática Audiovisual

Operación Concha filma gaur emango dute Velodromoan. Jose Portela ekoizlea eta Barbara Goenaga Zurriolako butaka saioan izan dira. Bestetik, Non filmaz aritu dira Ximun Fuchs eta Eñaut Castagnet zuzendariak

Donostiako Zinemaldian girotutako pelikula da Operación Concha. Barbara Goenaga aktoreak nabarmendu du ikusleek barre egingo dutela eta ondo pasatuko dutela. Jose Portela da filmeko ekoizlea, eta pelikulako gorabeherak aipatzearekin batera, Juanba Berasategi zena gogoratu du. Operación Concha ostiral honetatatik aurrera ikusi ahalko da Hego Euskal Herriko zinema areto komertzialetan.

Non filma atzo estreinatu zuten Zinemira sailean. "Dirurik gabe egin dugu, baina nahi duguna egin ahal izan dugu", esan du Ximun Fuchs zuzendariak. Eñaut Castagnet lehengusuarekin batera izan da Zurriolako butaka-n saioaz hitz egiten. "Zinemaldian egoitea garaipen bat da guretzat", adierazi du Fuchsek. Tragedia eta komedia ageri dira pelikulan, eta Fuchsek uste du artea ez dela bereizi behar generotan. "Film bat egiteko istorio on bat da behar duzuna".

Leer información completa en el sitio web de la fuente