Buena acogida para la película"Handia"

  • Buena acogida para la película
    "Handia" filmeko aktore nagusiak, aurkezpeneko argazki saioan. Jon Urbe / Argazki Press
berria.eus

  • Fecha25 de Septiembre
  • Temática Audiovisual

Txalo zaparradarekin erantzun diote Handia filmari Donostiako Zinemaldiko ikusleek, estreinaldiaren ostean. Aitor Arregi eta Jon Garaño zuzendariak pozik agertu dira jendeak lanari egin dion harrerarekin. "Asko gustatu" dela atzeman dute

Dosnostiako Zinemaldiko sail ofizialean ikusi da lehenengoz Arregiren eta Garañoren Handia filma. Euskarazko pelikulak Altzoko erraldoiaren istorioa du ardatz, baina Miguel Joaquin Eleizegik bere garaierarengatik bizi izan zituen egoera berezietatik harago, bi anaien arteko harremana kontatzen du. Zuzendariek metafora bat bilatu dute Eleizegiren eta bere anaiaren istorioan, gizarteetan "halabeharreakoak" diren aldaketei buruz hitz egiteko.

Estreinaldiaren ondoren, ugariak izan dira filma goraipatu duten iritziak. Garañok eta Arregik ere "harrera ona" izan duela sumatu dute, eta pozik agertu dira. "Iritsi zaiguna oso ona izan da", adierazi dute.

Joan den larunbatean, Arregik eta Garañok Zurriolako butaka saioan nabarmendu zuten Loreak eta Handia oso pelikula ezberdinak direla.

Leer información completa en el sitio web de la fuente