Igor Otxoa: «Nos gusta hacer nuestra pequeña aportación a favor de un mundo mejor»

  • Igor Otxoa: «Nos gusta hacer nuestra pequeña aportación a favor de un mundo mejor»
zinea.eus

  • Fecha11 de Septiembre
  • Temática Audiovisual

Igor Otxoak, Migueltxo Molina eta Pablo Irabururekin batera, zuzendu du Elkarrekin – Together dokumentala. 65. Donostia Zinemaldiko Zinemira sailean, Euskal Zinemaren Irizar saria eskuratzeko lehian, izango da filma, eta Euskal Zinemaren Galan eskainiko dute. Lanak euskal arkeologo talde batek AEBetako uharte batera eginiko espedizioa kontatuko du, sekula esperoko ez zituzten aztarna eta istorioak topatuko baitituzte bertan. Berarekin izan gara.

Ekoizle-lana nahiago duen arren (bere hitzetan, hobeto moldatzen delako), kasu honetan zuzendari gisa aritzea ere egokitu zaio. Arena Comunicación ekoizpen etxe nafarrarekin egin dute lan beste behin ere, baina kasu honetan, testuinguru zabalago baten baitan kokatutako proiektuari egin diote aurre elkarrekin. Izan ere, Elkarrekin – Together ekimena dago proiektuaren atzean.

Dokumentalaren nondik norakoak ez ezik, proiektuaren finantzaketa sistema ere azaldu digu Otxoak, eta etorkizunera begira duten ametsa ere kontatu digu: “Euskal superprodukzio bat egitea gustatuko litzaiguke”. Segidan duzue elkarrizketaren laburpena.

Leer información completa en el sitio web de la fuente