Miren Amuriza: «Me siento más desnuda escribiendo que ante un micrófono»

  • Miren Amuriza: «Me siento más desnuda escribiendo que ante un micrófono»
    Miren Amuriza, Igartza Sariarekin, atzo Beasainen. (Gorka Estrada)

  • Fecha8 de Septiembre
  • Temática Literatura

Miren Amurizak irabazi du XX. Igartza Saria ‘Paperezko txoriak’ eleberriaren laginarekin

Bertsolaritzarengatik da ezaguna, baina zutabegintzan ere ibili da azken urtean; gainera, haurrentzako literaturan pausuak eman ditu. Miren Amuriza (Berriz, 1990) aski ezaguna da euskal kulturan, baina orain beste urrats bat eman du bere ibilbidean: XX. Igartza Sariaren irabazlea da eta datorren hilabeteetan bere lehen eleberria idatziko du. Beasaingo Udalak eta Elkar argitaletxeak ematen duten beka lortu du Paperezko txoriak nobelaren laginarekin.

“Pausu berri bat emango dut orain eta asko motibatzen nau”, adierazi zuen atzo Amurizak. Azaldu zuenez, orain arte, bertsotan “bat-batean eta kanpora begira” aritu da eta orain, liburuarekin “barrura” begiratu behar izan du: “Ariketa oso intimoa da”. “Biluziago sentitzen naiz idazten mikrofonoaren aurrean baino”, onartu zuen. Hala ere, Amurizak lotura bat ikusi du bi jardunen artean, izan ere, idaztekoan ere “oso bertsolaria” dela aipatu zuen: lagina bakarrik aurkeztu duen arren, istorioaren nondik norakoak jada argi ditu, bukaera bat buruan izan behar baitu proiektuarekin lanean hasi baino lehen. 

Leer información completa en el sitio web de la fuente