Lutxo Egia: «Me he acostumbrado a ser otro»
- Fecha11 de Agosto
- Temática Literatura
Harkaitz Cano idazleak asmatutako pertsonaia bat bere egin, eta haren azalean hamar egun eman ditu Lutxo Egia sortzaileak,. Haren da Nire' izendatu duen performancean
«Gaur egun gero eta gutxiago gara garen hau». Aforismo itxurako gogoeta hori izan du abiapuntu Lutxo Egia sortzaileak Haren da Nire. Noiz utzi zenion zure bizitza bizitzeari izeneko performancea garatzeko. Hamar egun eman ditu Bartzelonan beste pertsona baten larruan, eta egiaztatzaile independente batek erregistratu ditu bere ekintza guztiak. Hamar egunez, Oxtul Aige izan da Lutxo Egia, eta bizitako guztiak oraindik fresko dituela hartu du BERRIA bere bulegoan. Nortasunaren eraikuntzari buruz gogoeta egitea izan da bere asmoa, eta pozik dago prozesuan ikasitakoarekin. «Egia esan, erraz ohitu naiz beste bat izatera».
Harkaitz Cano idazleari eskatu zion bere pertsonaiaren profila Egiak, eta Argentinan jaiotako artista bat sortu zuen hark: Oxtul Aige. Eta Canok zehaztutako soslai hori da Egiak hamar egunez propio egin behar izan duena. «Oxtul Aige argazkilaria eta artista da. 1970. urteko maiatzaren 1ean jaio zen Barilochen, etorkin alemaniarren seme». Musikari izandakoa, Manifestu Fragmentarista izeneko bederatzi puntuko dekalogoaren egilea, 2001ean heldu zen Bilbora. Euskara ikasi, eta Bilboko tabernetan boluntario ere aritzen da DJ musikaren kalitatea eta aniztasuna bermatzeko.