Betagarri se retira después de un cuarto de siglo de trayectoria

  • Betagarri se retira después de un cuarto de siglo de trayectoria
    Lakuntzan eskainiko du azken kontzertua Betagarri taldeak. / BERRIA
berria.eus

  • Fecha12 de Julio
  • Temática Música

Hatortxu Rock jaialdian, hilaren 28an, emango du azken kontzertua Gasteizko taldeak. Haiekin batera eszenatokian arituko dira Obrint Paseko Xavi Sarria eta Miquel Girones

Badira 24 urte Betagarri taldea lehen aldiz oholtzara lehen aldiz igo zenetik. 1993ko urte hartan ez zuten espero bidea horren luzea izango zenik, baina, beste askoren moduan, eurak ere nekatu egin dira eta erretiroa hartzea erabaki dute. Iragarri dute hilaren 28koa izango dela euren azken kontzertua. Lakuntzan (Nafarroa) izango dira egun horretan, Hatortxu Rock jaialdian.

Mezu hau igorri die taldeak antolatzaileei: "Laster HTX 20 ospatuko da, eta bertan, hilabete askoren ostean, berriz elkar ikusteko aukera izango dugu. Lakuntzakoa Betagarriren azken kontzertua izango dela iragarri nahi dizuegu, eta aldi berean, gure alboan hainbeste urtetan egoteagatik eskerrak emateko profitatu. Beraz, disfrutatu topera HTX 20 eta beti arte!".

Jaialdiko antolatzaileek esker oneko hitzak izan dituzte talde arabarrarentzat. "Zorterik onena opa dizuegu hemendik aurrerako bidean! Laster arte!", esanez agurtu dituzte musikariak.

Leer información completa en el sitio web de la fuente