"Errementari", algo más que otro película en euskera

zinea.eus

  • Fecha20 de Junio
  • Temática Audiovisual

Bilboko Fant Zinemaldi Fantastikoan aurkeztu zuten Errementari, Paul Urkijoren lehendabiziko film luzea. Aurrekari onak zeuden. Pare bat hilabete lehenago, Berlinalen, Alex de la Iglesiak filmaren ekoizpenean parte hartuko zuela iragarri zuen. Gerotxoago, soka horretatik etorri zen baita ere Filmax International-ek banatuko zuela gasteiztarrak zuzendutako filma. Pelikula ikusi aurretik ere, kontuan hartzeko datu harrigarri eta pozgarriak dira guztiak; hortaz, Errementariren orain arteko ibilbidea zeharo itxaropentsua gertatu da.

Orain arte, Paul Urkijok film laburrekin erakutsi digu bere zinema egiteko era, betiere, terroreari eta genero fantastikoari lotutako lanekin. Bat aipatzearren, haren azken laburra ekarri daiteke hona, Monsters do not exist, ikusgarria baita.

Aitzitik, hitz egin dezagun bere azken lanaz. Izan ere, film hau inspiratuta dago Jose Migel Barandiaran antropologo handiak XX. mendearen hasiera aldera batu zuen Patxi Errementari ipuin tradizionalean. Patxi Errementari Urkijok “txikitatik oso maitea” izan duen ipuina da. Eta zergatik erakarri ote zuen Patxi Errementariaren pertsonaiak ume-umetatik? Ba, hain zuzen, kontakizun horretan Patxi Errementari garaile ateratzen zelako noren eta Txerren beraren aurrean. Ez da gutxi, gero! Beraz, deabrua bera izango da biktima istorio honetan, Urkijok berak adierazi bezala “gizakiongan bizi delako egiazko gaiztakeria”, eta ez alegiazko demonioengan.

Hori guztia dela-eta, filmaren fotografia eta eszenaratzea diseinatzerakoan “sua oso presente” izan dute, bai Urkijok, baita Gorka Gomez argazki zuzendariak ere. Argia “ahalik eta modurik naturalenean lortu” nahi izan dute, garai hartako estetika islatzeko eta, aldi berean, infernuzko atmosfera bat sortzeko. Urkijok konposizio tenebristak izan ditu gogoan filmaketan —“itzal eta silueta zorrotzak suaren aurrean, eta atzealde ilun eta beltzak”—, betiere ahaztu gabe oraintsu arte etxeko supazterra izan dela Patxi Errementari, gaizto eta bihurri bezalako kontakizunak transmititzeko tokia.

Leer información completa en el sitio web de la fuente