Abuztuaren 24 eta 25ean UPV/EHU Uda Ikastaroen baitan, "Bertsolarien kantaera eta sormena" ikastaroa eskainiko da Mintzola Ahozko Lantegiak antolatuta
- Fecha15 de Mayo
- Temática Artes escénicas
Azken urteetan egin bezala eta jada atari honetan bertan aurreratu bezala, aurtengo udan ere bertsolaritzak bere tokia izango du Donostiako Miramar Jauregian gauzatutako UPV/EHU Uda Ikastaroetan. Abuztuaren 24 eta 25ean Bertsolarien kantaera eta sormena eskola eskainiko da Mintzola Ahozko Lantegiaren eskutik: bertsolaritza munduko eragileentzat baliagarria da ikastaroa, bereziki bertso-eskolan dihardutenentzat, eta noski, bertsolaritzarekin eta ahozkotasunarekin gozatzen duen edonorentzat zabalik dira ateak.
Ikastarorako matrikulazioa zabalik dago eta Bertsozale Elkarteko bazkideek eskaintza berezia baliatu ahal izango dute: matrikula prezio erdian egiteko aukera dute, 35 euroren truke, alegia. Horretarako, maiatzaren 24a baino lehen ikerkuntza@bertsozale.eus helbidera egin beharko dute eskaera eta matrikula berezi hau lortzeko prozedura azalduko zaie.
Ez galdu aukera!
Egitarauaren berri, hemen. Informazio gehiago www.mintzola.eus eta www.uik.eus atarietan.


