Mikel Urdangarin: «Cuando muere el pensamiento viene la creación»

  • Mikel Urdangarin: «Cuando muere el pensamiento viene la creación»
    K. Uriarte (teklatuak), J. Cañaveras (baxua), A. Celada (bateria), M. Urdangarin (ahotsa eta gitarra akustikoa), R. Rueda (gitarra elektrikoa), N. Bitchiashvili (biolina). / JOSU IZARRA

  • Fecha8 de Mayo
  • Temática Música

Beste disko bat plazaratu du Mikel Urdangarinek, 'Margolaria', batik bat bere testuetan oinarritua. Bi urtez bakarka jardun ostean, ohiko talde-formatura itzuli da

Lehengo apirilean 'Margolaria' diskoa plazaratu zuen Mikel Urdangarinek (Zornotza, 1971). Aurrekoa 2015ean atera zuen, berak bakarrik, eta bere kabuz defendatu herriz herri, gitarra hartuta. Baina oraingoan ohiko formatura itzuli da, talde-formatura, eta laguntzaileetako bat berria du, Jon Cañaveras baxu-jotzailea.

Orain dela hogei urte atera zenuen lehenbiziko diskoa. Badira urteak.

Lanean jarraitzen dut, eta ez da gutxi. Badugu nori kantatua, eta hori da garrantzitsuena. Ilusioa hor dago eta ez dugu galdu. Balantze positiboa egiten dut, jakinda hogei urtetan gauza asko kabitzen direla. Kantagintza sekula ez da izaten terreno laua.

Publikoan ikusi al duzu bilakaerarik edo aldaketarik urte guztiotan?

Lehen esan dizudana: hogei urtek gauza askotarako ematen dute. Nik eta beste kantari askok antz eman duguna: publikoa asko gaztetu dela, baina jende nagusia edo helduagoa ez dela ezkutatu edo galdu. Gure trenera igo den jende asko jaitsi egingo zen geltokiren batean, baina beste gazteago batzuk igo dira bitartean, auskalo zein geltokitan. Askotariko jendea edukitzen dut aurrean eta horrek asko pozten nau, nik ez baitiot adin jakin bati kantatzen edo publiko jakin bati. Ez nuke esango publiko guztiz euskalduna denik, badago euskaltzale den erdaldun jendea ere. Askaso, gure herriaren isla, argazkia da.

Orain, diskoa burutu duzularik, etorriko zara Gipuzko aldera kantatzera, noski.

Bai, Elgetan izan berri naiz, eta ekainean Azpeitian eta Oiartzunen ariko naiz.

Letrei begiratuta, segituan ohartzen gara ez direla letra 'itxiak', interpretazio ezberdinak izan ditzaketela.

Saiatzen naiz letra itxiak egiten, baina kantuak gero bere osotasunean gutxitan izaten dira zehatz-zehatzak. Argazkiz, margoz, irudiz hornitzen naiz sarri; baita ere, esaldi askez. Esaldi askeek, bata besteren atzetik, batzuetan mezu bakar bat lortzen dute, beharbada mezu zehatz-zehatza izan gabe.

Leer información completa en el sitio web de la fuente