Porque el ciclo se repite

  • Porque el ciclo se repite
    Argazkia: JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS
berria.eus

  • Fecha2 de Mayo
  • Temática Artes visuales

Besteak beste, hilezkortasunaz eta gizaki perfektuaz hausnartu du Javier Viver artistak 'Aurelia immortal' erakusketan; Nafarroako Unibertsitateko museoan dago ikusgai
 
Damoklesen ezpata balitz bezala, gizakiaren izana baldintzatzen du hilezkortasunak. 2015ean, Jinru He biologo txinatarrak Aurelia aurita marmoka «hilezkorra» zela ziurtatzen zuen artikulua argitaratu zuen Plos One zientzia aldizkari. Hilabeteetan marmoka aztertu ondotik iritsi zen hilezkorra zeneko ondoriora. Aurkikuntza hori abiapuntutzat hartuta, Javier Viver artistak (Madril, 1971) dokumentazio zientifikoa eta fikzioa uztartuz, 2045. urtetik aurrera hilezkorra izango den gizakia irudikatu du Aurelia immortal erakusketan; Nafarroako Unibertsitateko museoan ikusi ahal izango da urriaren 22 arte.

Urrezko hirusta batekin irudikatu du izaera hilezkorra Viverrek. Erakusketa osatzen duten argazki eta horma irudietan sarritan ageri den elementua da, gainera. «Gau iluna argitzen duen neoia da», azaldu du artistak. Erakusketak bi plano dituela esan daiteke: zientifikoa eta artistikoa. Lan askotan, Viverrek kontalari edo deskribatzaile soil modura jokatzen du, baina, beste askotan, izaera artistikoa eta zientifikoa nahasten ditu, eta horrek zaildu egiten du bi planoak bereiztea.

Gainontzeko elementuez gaindi, Aurelia marmoka da protagonista nagusia. Argiz lagunduta, hondo urdin indartsu baten gainean flotatzen duten marmokak ageri dira erakusketaren lehen aretoan. Viverrek azaldu duenez, mikroskopio elektroniko batekin egindako irudiak dira. Hala, gizakiarentzat ikusezina den hori ikusgarri egitea lortu du. Baina artistak, ia zientzialaria bat balitz bezala, bizitza ziklikoa duen medusa hori nolakoa den azaldu nahi dio bisitariari. Horregatik, irudietako batean medusa batean jartzen du fokua. Mikroskopioaren laguntzarekin, haren DNA irudikatzen duten espiralak irudikatzen ditu. Etengabe errepikatzen diren helizeak ageri dira horma irudi erraldoi batean. «DNA irudikatzen duten helizeak errepikatzen direnez, galaxia moduko bat iduri du, planeta ezberdinak ageri diren galaxiak», argitu du.

Leer información completa en el sitio web de la fuente