Patziku Perurena: «Nuestros primeros diseñadores de la patria mitificaron el pastoreo»

  • Patziku Perurena: «Nuestros primeros diseñadores de la patria mitificaron el pastoreo»
    Patziku Perurena. / F. IBARGUTXI

  • Fecha25 de Abril
  • Temática Literatura

Patziku Perurenak 'Goizuetako dokumentu zaharrak (1324-1918)' liburua plazaratu du, bere «mikro-mundutik» aportazio orokorrak egin nahian

Bere ‘Goizuetako dokumentu zaharrak (1324-1918)' liburua aurkeztu zuen' liburua aurkeztu zuen Patziku Perurenak Iruñean hil honen 12an. Pamiela etxearen eskutik plazaratu du. Bere «mikro-mundua» (Goizueta jaioterria eta Leitza bizilekua) ikertzen jarraitzen du, beraz, azken urteotako liburuen arrasto beretik: 'Trabukoren kantaren misterioak' (2009), 'Goizuetan bada gizon bat' (2010) eta 'Hilen xarma' (2015).

Bada liburuan atal bitxi bat. Azaltzen duzu nola garai batean esku-pilotari 'blé' esaten zitzaion.

Goizuetan, 1825ean araudi batek esaten du: «que ninguna persona pueda jugar a Blé en el cubierto de Azoka». Ni beste gauza batzuk ari nintzen bilatzen: errebotekoak. Eta nire irudipena da, joku-modu berria zelako debekatu zela; rocka debekatu zen bezala hasiera batean. Jose Mari Oterminekin badut harremana –esku-pilotaren makrohistoria idazten ari baita– eta nik 1825eko hau bidali nionean, harritu egin zen; baina, orain gutxi esan dit askoz lehenagoko datuak bildu dituela. Aurrenekoa, oso oker ez banaiz, Elgoibarren jasotakoa 1751n, eta orain ni harritu naiz haren bleka datuokin, uste bainuen Goizuetakoa zela zaharrenetakoa. Holaxe izaten da ikerlana, sekulan osatzen ez den egia bezain iheskorra.

'Blé' hitza anglizismoa al da?

Nire irudituan bai, 'plaid' hitzetik datorrena. Ipar Euskal Herrian euskaratu egin zuten, eta «pleka jokatu, bleka ari» usadiokoak jasoak daude Orotariko Euskal Hiztegian ere.

Beraz, esan liteke esku-pilota Ingalaterratik etorri zela?

Hala dirudi. Baina nik 'blé' hitza Goizuetan noiz eta nola agertzen den besterik ez dut aztertu. Beste guzia, orain arte inork ez bezala, Oterminek argituko digula uste dut.

Liburuaren aurkezpenekoan kexuka azaldu zinen beste ikerlari batzuen jokabidea dela eta.

Unibertsitatean trepalari bihurtzen da ikerle izeneko irakasle asko, gora egin beharrez unibertsitatetik kanpo ari garenontzat errespetu falta ikaragarria erakutsiz; arrasatzaile batzuk dira. Nik utzi izan diet material asko, eta gero nire izena eta lana aipatu ere ez! Gainera, unibertsitateko jende horrek denbora eta patxada gutxiagorekin egiten du lan, guk baino. Justu horregatik, guk xehetasun eta erlikia gehiago harrapatzen ditugu. Gero, unibertsitateko horiek gure aurkikuntzak harrapatu eta aprobetxatu egiten dituzte, lehen esan bezala, gure erlikiak beren izenekotu eta trepatzeko. Eta unibertsitateko ikasle fin askoren lanarekin ere gauza berbera egiten dute, lotsaren zipitzik ere gabe. Eta beste kontua: unibertsitateko eta Euskaltzaindiko ikerlariek badute sarbidea, guztion dirutik egindako datu-base eder askotan, eta guk, berriz, ez. Horra injustizia ikaragarria, gero eta kirats handiagoa dariona.

Leer información completa en el sitio web de la fuente